Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Ostirala, entzierro txikia, txurreria eta, nola ez, giroa!

2019-07-12
Festetako azken aurreko egunean hainbat "momentico"tan izan gara.
bideoa prestatzen
Mikel San Josek Gorka Urbizuri egindako galdera: "Eta zuek, ze musika entzuten duzue?"

2019-07-12
Hamaika Telebistak Gorka Urbizuri egindako elkarrizketa azken sorpresa bat bildu du: Mikel San Jose Athletic-eko erdilari eta taldeko jarraitzaile sutsuak egindako galdera. Atarrabiarrak egunero Berri Txarraken kantak entzuten ditu Lezamara bidean eta Lekunberriko hirukoak bere furgonetan jartzen dituen diskoak ezagutu nahi ditu.
bideoa prestatzen
Jaietan eraso matxisten aurka egiteko prestatu duen kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak

2019-07-12
Udako jai denboraldia hasten ari den honetan, eraso matxiten aurka egiteko prestatu duen kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak. "Baietzik gabe ezetza da" izango da aurtengo kanpainaren leloa. Donostiako udaletxean egindako aurkepen ekitaldian, Eneko Goia alkateak azpimarratu du gizarte osoari eragiten dion gai bat dela indarkeria matxista, eta beraz gizarte osoaren ardura dela honi aurre egitea. Bereziki nabarmendu nahi izan du gizonezkoek halako jarreran aurrean erreakzionatzeko duten ardura. Erasoak eta tratu txarrak ekiditeko gomendioak biltzen dituzten liburuxka batzuk banatuko dituzte. Bi liburuxka mota izango dira: Gizonei bideratutakoa bata eta emakumezkoei bideratutakoa bestea. Hazitzaile horiek izango dira materiala banatuko dutenak. Horrez gain, informazio puntu berezi bat jarriko da Karmengo jaietarako, Jazzaldirako, Euskal jaietarako eta estropadetarako.
bideoa prestatzen
Erresidentzietako langileek lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz Foru Aldundiari

2019-07-12
Erresidentzietako langileek patronalarekin lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz ere Gipuzkoako Foru aldundiari. Donostiako kaleetan barrena manifestazioa egin ondoren Aldundiak Gipuzkoa Plazan duen egoitza nagusiaren atarian bildu dira langileak. 26 greba egun bete dituzte dagoeneko, eta guztira 88 egiteko asmoa dute. Arduragabekeriaz jardutea leporatu diote langileek Markel Olanoren Foru Gobernuari. ELAk gogorarazi dute 30 hilabete igaro direla dagoeneko negoziazio mahai hori martxan jarri zenetik, baina ordutik ona ez dela ezer aldatu zihurtatu dute sindikatuaren ordezkariek.
bideoa prestatzen
Akordio batekin itxi dute Haritz Varela Sortuko eta Donostiako Piratetako kide ohiaren aurkako auzibidea

2019-07-12
Varelaren aurkako auzibidea bultzatu zuen 'Tximeleten Reboluzioa' talddeko kideek azaldu dutenez, egin duena aitortu eta berriz gerta ez dadin lanketa profesionala abiatzea onartu du Varelak, auzibidea ixteko erdietsitako akordioan.
bideoa prestatzen
"Berri Txarrak uzteko momentua oroitzapen kolektibo on batekin iritsi behar zen"

2019-07-12
Berri Txarrak taldeak lagun arteko emanaldia eskainiko du uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin. Hori bai, lagun eta gonbidatu artean bai, baina ez bakarrik, milaka lagun espero direlako. Emanaldi gogoangarri honen aurretik, Hamaika Telebistan Gorka Urbizurekin egoteko beta izan dugu, biraz, taldearen dimentsioaz eta etorkizuneko erronken inguruan aritzeko.