Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Uztailaren 11n nekea nabaritzen ari da baina luzerako daukagu oraindik!

2019-07-11
10 arratsaldean Kikikokomoko paizaloekin eta karrikadantza taldearekin egon ginen. Uztailaren 11an Oinez txokora hurbildu ginen goizean goiz eta gero Bronce peñakoek ematen duten festa sarira. Ondoren, herri kirolen gunenan nafarroako txinga txapelketa ikusi dugu eta azkenik, aranguren ibarreko musika bandarekin egon gara. Gaurkoan gainera, Ahotsako kideak Erraldoien inguruko galdeketa egin dute.
bideoa prestatzen
Musikenek eta Nevadako Unibertsitateak euskal musikari buruzko liburua argitaratu dute ingelesez

2019-07-11
Musikenek eta Nevadako Unibertsitateak euskal musikaren historia bildu dute “The History of the Basque Music” liburuan. Ingelesez idatzi dute, eta historiaurretik hasi eta gaur egunera arteko garai eta generoak aztertu dituzte. Liburuak hamar zati ditu: zazpi atalek historiaurretik XXI.mendera arteko aroak biltzen dituzte. Beste hirurek gai zehatzagoak lantzen dituzte: emakumea euskal musikan, jazza Euskal Herrian eta musika herrikoia. Liburua Nevadako Unibertsitatearen web orrian eskuragarri egongo da ingelesez, eta baita Estatu Batuetako hainbat liburu dendetan ere.
bideoa prestatzen
Osakidetzaren lan estrukturan 3.000 lanpostu falta direla salatu du LAB sindikatuak

2019-07-11
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, 2018ko kontratazio txostenak argi erakusten du egun EAEko osasun zerbitzuak duen 26.000 langileko plantilak ezkutuan dauden beste 3.000 falta direla. Sindikatuak salatu du postu guzti horiek behin behineko kontratuekin eta lan baldintza prekarioekin estaltzen direla, lan estrukturaren baitan egon beharko luketen arren.
bideoa prestatzen
Australiak aborigenen eskubideak aitortzeko kontsulta egingo du

2019-07-11
Ken Wyatt ministroak azaldu duenez, neurri honekin, aborigenek urteetan zehar pairatutako eskubide urraketa eta bazterketarekin amaitu nahi dute. Egun, aborigenak Australiako biztanleriaren %3-a baino gutxiago dira eta gehienak pobrezia egoeran daude.
bideoa prestatzen
Aranzadik Gerra Zibileko Saseta Defentsa Sisteman erabilitako kanoien erakustaldia egin du

2019-07-11
1936ko abuztuan, defentsa sistema sortu zuten erresistentzia antifaxistako gudariek matxinatuen erasoengatik kanoiak abandonatu zituzten Andoaingo Belkoain tontorraren pean. 6 urtetan zehar ibili dira erresistentzia gune hau industen. Izan ere, Erniotik hasi eta Belkoain bitartean osatutako defentsa sistema izan zen, 40 kilometro karratuko eremua hartzen zuelarik. Azaldu dutenez, elkarrekin komunikatzen zen defentsa sistema bat osatu zen oso denbora laburrean eta eraginkorra izan zen, 31 egunez eutsi baitzieten frankistei.
bideoa prestatzen
Bilboko EH Bilduk erantzukizuna eskatu dio udalari lan gatazketan

2019-07-11
Zuzenean edo zeharka udalaren menpe dauden lanpostuen baldintza txarrak salatu ditu EH Bilduk Bilbon. Hainbat zerbitzuetako langileen grebak eta protestak baldintza horien adierazle dira eta koalizioak azpikontraten kontrol zorrotza exijitu dio hiriko gobernuari.