Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Ana Txurruka: "Espazio publikoa oso lotuta dago kapitalismo eta katolizismo boteretsuarenarekin"

2019-07-11
Emakumeak eta Hiria Foroak urte ugari daramatza hiria genero ikuspegitik lantzen, eta gabezia hori grafikoki irudikatu dute mapa interaktibo batean. Lan horretan ibili dira Foroko Maialen Ruiz de Prada eta Ana Txurruka. Ana Txurruka elkarrizketatu dugu.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko kale antzerkiz beteko dira Bilboko kaleak Aste Nagusian

2019-07-11
Bilboko Aste Nagusiko kaleko antzerki emanaldiak aurkeztu ditu Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziak. Abuztuaren 18tik 25era arte 18 ikuskizun antolatu ditu udalak, eta nazioarteko artista zein konpainia euskaldunek eskainiko dituzte ikuskizunak. Erdia baino gehiago euskal konpainiak dira: hemezortzitik hamar, hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Gorka Urbizu: "Berri Txarrak-en ondorengo bizitza nolakoa izango den jakitea, nire buruari jarri beharreko ariketa bat da"

2019-07-11
Inor ez kanpoan uzteko lagun arteko emanaldia emango du Berri Txarrak-ek uztailaren 14an Bilbon. Azarorako iragarri duten etenaldi mugagabearen aurretik, taldea "Ikusi Arte" biran murgilduta dago eta Kobetamendin milaka pertsonen aurreko kontzertu gogoangarria eskainiko dutela aurreikusten da. Egun batzuk lehenago, Hamaika Telebistak Gorka Urbizu elkarrizketatzeko aukera izan du. Honatx aurrerapena.
bideoa prestatzen
Uztaila eta abuzturako mobilizazioak iragarri ditu G7 EZ! plataformak

2019-07-10
Iazko azaroan sortu zen G7 gailurraren kontrako mugimendua eta ordutik hasi baino ez da egin. Horren adierazle izan da gaur goizean Irungo Ficoba erakustazokan G7 EZ plataformak egin duen agerraldia. Egun plataforma osatzen duten 49 elkarte, sindikatu eta mugimendu politikoetako ordezkariek «atxikimendu gehiago biltzeko asmoa» dutela iragarri dute, «ez soilik Euskal Herrian, baita Estatu frantsesean eta mundu mailan ere».Gailurrak suposatuko duen diru xahuketa «gehiegizkoa» eta okupazio poliziala ere gaitzetsi dituzte, eta zentzu horretan, hiritarrak haien desadostasuna agertzera deitu dituzte. Uztailaren 13an egingo dute lehen mobilizazio esanguratsua Biarritzen. Bigarren mobilizazio garrantzitsua abuztuaren 19 eta 23 bitartean gauzatuko da Hendaia eta Irun artean, hain zuzen ere G7 gailurra egin aurretiko egunetan. Eremu desberdinetan antolatuko dituzten ekimen anitzekin «Alternatiben lurraldea» irudikatuko dute. Abuztuaren 21, 22, eta 23an, Irunen eta Hendaian ekimen desberdinak izango dira, hala nola, hitzaldiak, ekitaldi kulturalak, merkatu sustatzaileak, eta abar. Abuztuaren 24ean, G7 gailurra hasten den egunean, Manifestazioa izango da Hendaian. Goizeko 11:30etan Abuztuaren 25ean, ostera, «desobedinetzia zibil masiboa» egiteko deia luzatu dute. Horrela, Angelu, Baiona eta Biarritzeko zazpi eremutan, «kolore anitzeko» guneak eraikiko dituzte.
bideoa prestatzen
Izaro Lestayo, ARC ligan jokatzen duen lehen emakumea

2019-07-10
Izaro Lastayo Getariako Arraun Taldeko patroia da. Gizonezkoen ARC ligako Getarian patroi lanak egiten dituen lehen emakumea da. Berarekin hitz egin dugu arraunaz, eta kiorl horretan oraindik gizonen eta emakumeen artean dauden ezberdintasunez.
bideoa prestatzen
Sanferminak eta haurren presentzia festan

2019-07-10
Alegria de Iruña Peñakoen txikien egunean murgildu gara. Haurrekin Sanferminetan egoteko guneak zeintzuk dira? Takonerako birjolastu gunean bisita egin dugu.Zaldiko Maldiko Elkarteko bertso saiora hurbildu gara Ilarregi anaiekin. Iruñeko suen lehiaketako zuzendari den Mikel Pagolaren azalpenak jaso ditugu eta Herri Sanferminetako O plazan ospatu den haurren dantza jaialdian ere izan gara.