Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Gotzon Barandiaran sorkuntzaz; euskal antzerki topaketak; literatura eta "Agustin Ibarrola, naturalki" erakusketa

2020-11-05
Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea izango dugu gaurko saioko protagonista. Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu dugu sakon eta zabal. Hausnarketa horiek eta gehiago partekatu ditu idazleak gurean baina ez da, noski, aste honetan saioak dakarren bakarra.
bideoa prestatzen
Eguzki Urteaga: "Trumpek ez du inongo frogarik aipatzen dituen iruzurren inguruan"

2020-11-05
Amerikako estatu batuetako hauteskundeei buruz hitz egin dugu Eguzki Urteagarekin. Bidenen balizko garaipenaren gakoei buruz eta parte hartzearen igoerari buruz hitz egiteaz gain, Trumpek hartu duen jarrerari buruz ere hitz egin dugu berarekin.
bideoa prestatzen
Trumpatuta ote gabiltza?

2020-11-04
Agur dezagun gure lagun... amerikarra? Hendaiako check-pointetik Aitziber Zapirain korresponsatala eta Amurriotik Maddi Isasi Ernaiko bozeramailea. Tessa Andonegi tessando eta alboan Miren Legorburu. Bueltan da Kolpez-Kolpe!
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #119: MG Banda + Itzal Uranga (Madeleine)

2020-11-05
Hemen da MusikaZuzenean telebista saioaren 119. atala. Erreportaje nagusia egiteko Bizkaiko Arraita bailarara jo dugu Reegae giroetan datorren MG Banda taldea ezagutzeko. Hitz Bitan atalean, berriz, Madeleine eta Bananas taldeko Itzal Uranga gitarra jotzailearen gustukoak ezagutuko ditugu.
bideoa prestatzen
Erditzea eta sorkuntza

2020-11-05
Garaiotarako mediku beharrean? Hemen da Ekhill Dra.
bideoa prestatzen
Urkulluk arratsaldean zehaztuko ditu pandemiari aurre egiteko neurri berriak

2020-11-05
Ostegun goizean Bingen Zupiria Lakuako bozeramaileak aurreratu duenez, arratsaldean bilduko den LABIko aholku-batzordeak Nafarroako bidea hartuko du birusaren aurrean (harremanak murriztea), berearekin motz geratu ostean (mugikortasuna murriztea). Ostalaritza eta bizikidetza-eremutik kanpoko bilerak, jomugan.