Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Auzia "nazioartekotzeko" asmoa dutela adierazi dute 11/13 epaiketako auziperatuek

2019-07-08
11/13 makroepaiketako auziperatuek nazioarte mailara eraman nahi dute 47 herritarren aurkako epaiketaren salaketa. Azken asteotan Euskal Herri mailan lorutako atxikimenduek indartuta, auzia internazionalizatzeko asmoa agertu dute Bilbon egindako agerraldian. Horrekin batera, irailaren 6, 7 eta 8an herri eta auzo ugaritan egingo diren mobilizazioen berri eman dute eta Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin batera gauzatuko dituzten elkarretaratzeetan eta irailaren 14ko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
bideoa prestatzen
'Elkano: Lehen mundu bira' animazio filma estreinatuko da uztailaren 5an

2019-07-04
Dibulitoon estudioak ekoitzi du luzemetraia eta euskaraz egongo da ikusgai Hego Euskal Herri osoan.
bideoa prestatzen
Kondor Plana

2019-07-09
Biziarteko espetxe zigorra ezarri die Italiako justiziak Bolivia, Txile, Uruguay eta Peruko 24 militar eta hierarkari, kondor planaren baitan italiar jatorriko 23 lagun hiltzeagatik. Baina zer izan zen Kondor plana?
bideoa prestatzen
Biziarteko zigorra Kondor planean parte hartu zuten 24 militar eta hierarkari

2019-07-09
Erromako apelazio auzitegiak biziarteko espetxe zigorra ezarri die Kondor planean parte hartu zuten 24 hierarka eta militar latinoamerikarri. Lehen instantzian zortzi baino ez zituen zigortu Italiako justiziak. Orain, apelazio auzitegiak absolbitutako beste 16 auziperatu zigortu ditu, 23 italiarren desagerpenaren eta hilketaren erantzule izatea egotzita.
bideoa prestatzen
Nafarroan uholdeek gazte baten heriotza eta kalte material handiak eragin dituzte

2019-07-09
Zidakos eta Sansoain ibaiek gainezka egin dute euriteen ondorioz, eta kalte handiak egin dituzte Tafallan eta inguruko herrietan. Hondamendi eremu izendatzea eskatuko dute zenbait udalek. Arratsaldeko 17.30ak zirela, 0,11 metroko altuera zuen Zidakos ibaiak, eta, gauerdian, berriz, 5,75 metroko altuera hartua zuen. Urak hainbat auto ibili ditu arrastaka, eta hildako pertsona auto horietako batean aurkitu dute harrapatuta, Ezporogin. Lantoki askotan ere sartu da ura. Lekuko batzuek zabaldutako bideoetan, supermerkatuak ikusten dira, urez inguratua. Baita dozenaka etxe, garaje, lokal eta komertzio ere.
bideoa prestatzen
'Post homo sapiens' gaiari helduko dio Getxophotok 13. edizioan

2019-07-09
Getxophoto nazioarteko irudi jaialdiaren 13. edizioa irailaren 4tik 29ra izango da. Aurtengo haria 'Post homo sapiens. Etorkizuna programatu' izango da. Bestalde, hirugarren eta azken urtez, Monica Allende izango da programazio artistikoaren arduraduna.