Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Juan Sebastián Elcano omenduko dute asteburuan, euskal kostaldea zeharkatuko duen estropadan

2019-07-05
100 ontzitik gora izango dira partaideak, tartean Armadaren Juan Sebastian Elcano eskola ontzia, Lucretia ontzia edo Saltillo EHUko ingeniaritza ikasleen itsasontzia. Tradizionalki “Costa Vasca” deitu izan den estropadak, aurten Horizonte Elcano izena hartu du. Izan ere, 500 urte betetzen dira itsasgizon euskaldunak eta bere taldeak munduari bira eman ziotenetik. Bera omentzeko helburuarekin parte hartzaileak Getxo eta Hondarribiako portuetatik irtengo dira Getariara helduz.
bideoa prestatzen
Real Madrilek utzita, Martin Odegaard norvegiarrak Realean jokatuko du

2019-07-05
Azkeneko bi urteak Holandako ligan eman ditu, Heerenveen eta Vitesseren elastikoak defendatzen. Futbolari trebea da eta nerabe zela bere herriko selekzioarekin debuta egin eta Real Madrilekin fitxatu ostean, goi mailan leku bat egin ezinik aritu da. Orain, Vitessen errendimendu ona eskaini ostean, Realean jokatzeko aukera iritsi zaio. Norvegiarra Realaren bosgarren fitxaketa da, Alex Remiro, Sagnan, Portu eta Isaken atzetik
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Uztaileko promoa

2019-07-06
Hiri Baratzea saioa abuztuaren 2an bueltatuko da
bideoa prestatzen
Gaur ireki dute eraso sexisten aurkako informazio puntua

2019-07-05
Gaur ireki dute eraso sexisten aurkako informazio puntua. Azken urteetan lez, Gaztelu plazan kokatu dute kioskoa. Aurtengo ordutegia zabaldu egin dute eta informazio bila hurbiltzen diren herritarrei banatutako gida zaharberritu dute egungo eraso sexisten aurkako legeari egokituta.
bideoa prestatzen
Ameriketako Estatu Batuetako eta Holandako selekzioak, nor baino nor, munduko txapelketaren bila

2019-07-05
Jill Ellisek eta Sarina Weigman-ek zuzentzen dituzten taldeek oztopo guztiak gainditu dituzte finalera iristeko. Amerikarrek arerio guztien gainetik daudela erakutsi dute baina txapelketan zehar puntu ahul batzuk islatu dituzte. Holandarrek, bestalde, ezustekoa eman dute eta bi urte atzera Europako txapelketan lortutako balentriari segida eman nahi diote.
bideoa prestatzen
"Busti zaitez" kanpainaren XXII.edizioa uztailaren 14an izango da Gipuzkoako 10 herritan

2019-07-05
“Busti zaitez” kanpainaren XXII.edizioa aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Maite Peña Gizarte politikako diputatuak eta Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkarteko kideek. Aurreko edizioetan bezala, uztailaren 14ean egingo dute ekitaldi nagusia Donostiako Kontxa hondartzan. Ekitaldi nagusia Donostian egingo bada ere, Gipuzkoako beste 10 herritan ere ekitaldiak egingo dituzte; Azpeitian, Donostian (Zurriola eta Ondarreta), Errenterian, Hondarribian, Legazpin, Oñatin, Urretxun, Zarautzen eta Zumaian. Ekimenaren helburua da gaixotasun neurologiko honi buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa bultzatzea. Izan ere, Gipuzkoan 700 pertsonek dute gaixotasuna, eta 2.500 pertsonek Euskal Herrian. Europan 700.000 pertsonek pairatzen dute gaixotasuna, eta 2,5 milioi dira mundu osoan. Bestalde, gaitza duten hiru pertsonetatik bi emakumezkoak direla azaldu dute. Maria Luisa Ustarroz Ademgi elkarteko presidenteak dei egin die gipuzkoarrei elkartasun bainuan parte har dezaten. Bestalde, zehaztu du 80 boluntario baino gehiagok lagunduko dietela Ademgi elkarteko kideei bainurako prestatutako leku guztietan. Jardunaldiaren amaieran, batu egingo dituzte herri guztietan igerian egindako metro guztiak. Bestalde, herritarrek “BustiZaitez2019” traola erabiltzearen garrantzia azpimarratu du Peñak, kanpainak ahalik eta “oihartzunik handiena” izan dezan sare sozialetan.