Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Protesta artean eskatu du bozka EAJk Donostian egindako ekitaldian

2019-05-24
Kontxako hondartzane gin du EAJk Gipuzkoan bozka eskatzeko azken ekitaldia. Eneko Goia Donostiako alkategaiak, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburuak eta Joseba Egibar GBB-eko presienteak hartu dute bertan hitza. EAJko hautagaiak azken aldiz bozka eskatzen ari ziren bitartean, baina, euren atzean, protesta ekimena egin dute Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek, LAB sindikatuak deituta.
bideoa prestatzen
Dimisioa iragarri du Theresa May Britainia Handiko lehen ministroak

2019-05-24
Ekainaren 7an utziko du alderdi kontserbadorearen buruzagitza, eta orduan ekingo zaio bere ordezkoa aukeratzeko prozesuari. Alderdiaren buruzagitzaren ordezkoa hautatu arte jarraituko du behin-behienan lehen ministro karguan Mayk.
bideoa prestatzen
Asier Villalibrek Athletic-en jarraituko du

2019-05-24
Gernikarrak 2023ko ekainaren 30a bitarteko kontratua sinatu du. Iragan berri den kurtsoan, 23 gol eskuratu zituen zuri-gorrien filialarekin eta Bigarren B maila osoko golegilerik onena izan da. Aurrerantzean, lehen taldea, Aduriz, Williams eta Kenan Kodrorekin lehiatuko du.
bideoa prestatzen
Hiri baratzea: Tomateak, zerbak eta Ilargiaren eragina

2019-05-24
Hiri Baratzea, Matin Astibia Leitzako nekazariarekin tomate landaketa eta azelga jasotzea, Ilargiaren eragina Esteban Esteban astromoaren eskutik, Iñigo Segurolaren eskutik tomatearen inguruko informazioa.
bideoa prestatzen
LAB, lehen indarra Nafarroako administrazioko hauteskunde sindikaletan

2019-05-24
Nafarroako administrazioan egindako hauteskunde sindikaletan lehen indarra izatea lortu ostean, LAB-ek “eraldaketa sozial sakonagoa” eskuratzeko “urrats berri bat” emateko garaia dela aldarrikatu du. Zentral abertzalearen ustez, “patronalak, UGT-k eta CCOO-k dituzten pribilegioekin amaitzeko” unea da baita.
bideoa prestatzen
Diputatu izendatutako preso politiko kataluniarrak kargugabetu ditu Kongresuak

2019-05-24
Diputatu gisa hautatuak izan diren preso politiko kataluniarrak kargugabetu egin ditu Kongresuko Mahaiak. PSOE, PP eta Ciudadanosek babestu dute erabakia. Unidas Podemosek aurka bozkatu du. Kongresuko zerbitzu juridikoei aholku eske eskatutako txostena jaso ondoren hartu du erabakia mahaiak. Kongresuko legelariek preso politiko kataluniarrak kargugabetzearen aldeko jarrera azaldu dute.