Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Raquel Gonzalezek (PP) EAJrik gabeko Bilbo posible dela aldarrikatu du

2019-05-24
Bizkaiko Alderdi Popularrak Bilboko erriberako merkatuan egin du kanpaina itxierako ekitaldia. Raquel Gonzalez PPko Bilboko alkategaiak EAJrik gabeko Bilbo posible dela aldarrikatu du. Adierazi du segurtasuna indartu eta auzoak hirian integratzeko jardungo duela lanean. Aldi berean, babes sozialerako laguntzetan gertatzen ei den iruzurraren aurkako borrokan engaiatzeko asmoa adierazi du. Bestalde, Amaya Fernandez Batzar Nagusietarako zerrendaburuak nabarmendu du Bizkaiarako Popularrek duten proiektua enpleguan oinarritzen dela.
bideoa prestatzen
Alderdiek kanpainaren balorazioa egin dute kanpainako azken egunean

2019-05-24
Kanpainako azken egunean iritsi da alderdietako kideek balorazioak egiteko unea. Joseba Asiron Iruñean aldaketak jarraitzeko aukera bakarr gisa aurkeztu du bere burua. Itziar Gomezek oinarrizkotzat jo du Geroa Bairen lana, hiriburuan aldaketak aurrera egin dezan eta Uxue Barkosek parte-hartzera deitu ditu Nafarroako herritarrak.
bideoa prestatzen
PSE-EEk herritarren beharren araberako politika egingo duela agindu du

2019-05-24
Auzo eta barruti guztientzako proposamenak dituztela adierazi du Alfosno Gil, Bilboko alkategaiak. Guztira 206 proposamen. Azaldu du ez dela subiranotasunaren inguruko eztabaidetan sartuko eta Alderdi Sozialistari bozka ematea estabilitateari bozka ematea dela esan du.Esan du Podemosi bozka ematea Eh Bildu bozkatzea dela.
bideoa prestatzen
Iruñeko Alde Zaharreko herritarrek Oscus eraikina eskatu dute gaztetxearen proiektuarentzat

2019-05-24
AZ Ekimena elkarteak deituta ehunka herritarrek Alde Zaharreko gaztetxe proiektu baten aldeko kalejiran parte hartu zuten Iruñean.
bideoa prestatzen
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren egitaraua aurkeztu dute

2019-05-23
Euskal Eskola Publikoaren 28. jaiaren egitaraua aurkeztu dute Koldo Mitxelena eskolan; Errenterian ospatuko da ekainaren 2an. Prentsaurrekoan parte hartu dute Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Maialen Oliveri Koldo Mitxelenako guraso elkarteko kideak eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak. Jaia sei gunetan banatuko dutela adierazi dute solaskideek, eta hamaika tailer, ikuskizun eta kontzertu antolatu dituzte. Horietako batzuk izango dira Pirritx , Porrotx eta Marimotots, Nogen, Izaki Gardenak eta Baloreak egitasmoa, besteak beste. Horrez gain, hainbat ekintza egingo dituzte kalean giroa berotzeko: Reperkusion Feminista, txistulari eta trikitilariak, EH 11 kolore eta abar.
bideoa prestatzen
AHTaren aurkako konpromisoa sinatu dute Hego Euskal Herriko hainbat alderdik

2019-05-23
Nafarroan, EH Bildu, Ahal Dugu Podems, I-E eta Equok sinatu dute, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira konpromisoarekin bat egin dutenak. Horren arabera, hitzez hitz, "datorren legealdian emango diren negoziazio eta balizko itun guztietan abiadura handiko trenaren aldeko proiektu berrien gelditzea eta bertan behera uztea tinko defendatzeko konpromisoa hartu dute" alderdi sinatzaileek.