Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
ArteKale 40.saioa: Kultur albisteak, agenda eta zinema estreinaldiak

2017-10-26

"Euskal musikaren benetako istorioa" ezagutuko dugu gaur. Izan ere, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin izan gara eta euren azken lanaren xehetasun guztiak eman dizkigute. Asteon ere hainbat kultur eduki landuko ditugu, eta borobiltzeko zinema estreinaldiak eta asteburuko agenda. 

bideoaren irudia
GUREAN GAUR +: Hedabide publikoen aurkako jazarpena Katalunian

2017-10-26

Patxi Gaztelumendi kazetaria eta Sonia Gonzalez aktorea lagun izan ditugula, gaurkotasunari errepasoa eman diogu Ekhiñe Atorrasagastirekin. Zuzenean, Kataluniako azken ordua Beñat Zaldua eta Saioa Baleztenenaren eskutik jaso dugu. Horrekin batera, Gernikaren Egiak edo Pasaiako Badia ikus-entzunezko lanak ezagutu ditugu.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR: sarrera eta titularrak

2017-10-25

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak uko egin dio Espainiako Senatura joateari. Horrez gain, Kataluniako hedabide publikoek manifestua kaleratu dute, Madrilek 155. Artikulua ezarrita haiek kontrolatzeko egindako mehatxuari erantzunez

bideoaren irudia
BERTSO HOP: Txapelketa Nagusiaren bideak

2017-10-25

Finalerdiak ate joka ditugu eta bertara iristeko bide ezberdinak ezagutu ditugu, Eñaut Gantxegik bere road movie partikularra osatu du Bertso Txapelketa Nagusiaren baitan.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR Berezia: Manifestazio erraldoia Katalunian Jordien askatasunaren alde eta 155. artikuluaren aurka

2017-10-25

450000 lagun baino gehiago bildu ziren iragan den urriaren 21an Bartzelonan Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasuna eskatzeko. Hortaz gain, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako aldarri gisa baliatu zuten mobilizazioa. Hamaika Telebistak saio berezia osatu zuen manifestazioaren irudiekin, bertatik bertara hartutako adierazpenekin eta egunak emandako guztiarekin.

bideoaren irudia
HARROBIA: 3 porrot eta berdinketa bat gure taldeentzat

2017-10-25

Ez da asteburu oparoa izan gizonezkoen lehen mailako euskal taldeentzat. Alavesek, Athletic-ek eta Eibarrek euren partidak galdu dituzte eta Realak berdinketa eskuratu zuen Espanyolen kontra. Guzti honen inguruan Kerman Garralda kazetaria eta Asier Laraudogoitia futbol entrenatzailearekin aritu gara. Armaginen egoeraren inguruan, Berriako Imanol Magrorekin mintzatu gara eta Eunate Arraizaren figura Garako kazetari den Ane Urkiri Ansolaren bidez.