Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte eskola jangelen inguruko hitzarmenaren alde

2019-02-12
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek prentsaurrekoa egin dute EAEko eskola-jangeletako egoeraren berri emateko. Urte bi baino gehiago eta negoziazio mahaiako 15 bilera baino gehiago pasatu direnean, negoziazio mahaia osatzen duten sindikatuek, EAEn osoan zehar asanbladak egin ondoren aldarri nagusiak azpimarratu dituzte. Hitzarmenaren helburu nagusia homologazioa lortzea da Hezkuntza saileko sukaldeetako langileekiko. Izan ere, kontratu batzuk 50 minututakoak dira, honek suposatzen du joan etorriekin soldata ezerezean geratzen dela. Adierazi dute, gero eta zeregin gehiago dituztela eta lanaldi laburragoa
bideoa prestatzen
Kezko bola batek itoak birikak liburua

2019-02-12
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)ilbeltz bekaren irabazlea da Kezko bola batek itoak birikak eleberria.Txalaparta argitaletxeak argitaratu du Miel Anjel Elustondoren 250 orriko libura. Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, besteak beste, zeharkatzera eramaten duen istorio bat da. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria,… giro beltzez ustartutako kontaketa bat plazaratu du Miel Anjel Elustondo idazleak.
bideoa prestatzen
Roxika Iriarte: "Emakumeek izaera politikoko torturaz gain, jazarpen sexista jasan dugu"

2019-02-12
Bihar Tortura salatzeko eguna ospatzen da Euskal Herri mailan eta Nafarroa Gaur saioan Amaia Izko abokatua eta Roxika Iriarte elkarrizketatuak izan dira. Elkarrizketa iluntzeko 21.00etatik aurrera izango da ikusgai eta bertan, besteak beste, Estrasburgok espainiar estatuari ezarritako zigorrak, torturaren erabilera sistematikoa eta biktimen jazarpena aztertuak izan dira.
bideoa prestatzen
Hasi da preso politiko kataluniarren aurkako epaiketa

2019-02-12
Gaur hasi da Madrilgo Auzitegi Gorenean preso politiko kataluniarren aurkako epaiketa. Akusatuen aulkitxoan eseri behar izan dute Oriol Junqueras, Generalitateko presidenteorde ohiak, Joaquim Forn, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Dolors Bassa, Santi Vila, Meritxel Borras eta Carles Mundo konseller ohiek, Carme Forcadell, parlamenteko presidente ohiak, eta Jordi Sanchez, ANCko presidente ohiak eta Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko presidenteak.
bideoa prestatzen
Nahia Quincoces: "oso pozik nago lortzen ari naizen emaitzekin"

2019-02-12
Momentu Honetan Mendiko Eskiko Munduko Kopan parte hartzen dabil Nahia Quincoces mendexarra. Txikitatik gustatu izan zaio mendia eta lehiaketa. Orain, gustuko duen kirolean buru belarri sartuta ikusten dugu eta haren gorabeheren inguruan mintzatu zaigu.
bideoa prestatzen
Kataluniako auzia "erabakitzeko eskubidearen aurkako" epaiketatzat jo du Arnaldo Otegik

2019-02-12
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Kataluniako prozesu politikoaren epaiketa erabakitzeko eskubidearen eta demokraziaren aurkako epaiketa dela salatu zuen. koalizioak Gure Esku Dago plataformak antolatutako mobilizazioetan parte hartuko duela jakinarazi zuen eta euskal gizarteari ere deia luzatu zion.