Skip to main content
bannerra

Albisteak

James Ellroyk bere azken liburua aurkeztuko du Alondegian

naiz.info - og., 2019-09-05 11:55
Beste behin Los Angeles hirian gertatutako historio ilun bat dakar Ellroyk ‘This Storm’ nobela berrian. Bigarren Mundu Gerran kokatuko du gertakizuna oraingoan. Berarekin antolatu duten topaketan parte hartzeko sarrerak jada salgai daude.
Kategoriak: Aktualitatea

Ulmak 50 milioiko zorra saldu du finantzaketa bila

Berria: ekonomia - og., 2019-09-05 11:54
Bankuen bide tradizionala alde batera utzita, finantzaketa bila segitzen du Ulma kooperatibak, eta zorra jaulkitzea erabaki du MARF Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan. 50 milioi euro saldu dizkie inbertitzaile handiei bonuetan, eta beste horrenbeste jaulkitzeko aukera dauka oraindik ere. Atzerriko erakundeetako inbertitzaileek erosi dituzte Oñatiko (Gipuzkoa) enpresaren bonuak; Ulmak %2,25eko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Erraustegiari lotutako ekimen garrantzitsu bat iragarriko dute gaur Zubietan

Argia: haria - og., 2019-09-05 11:31
Agerraldi masiboa deitu du Zubietako herriak, herriko plazan. Hitzordua, ostegun honetan, irailak 5, arratsaldeko 19:00etan. Erraustegiari lotutako ekimen berri eta garrantzitsu bat iragarriko dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Mahastizaintza ekologikoa

Argia: haria - og., 2019-09-05 11:15
EHNE Bizkaia eta Mundubatek ekoiztutako formazio bideoetako zortzigarrena dugu hau. Eskuernagan elkarrekin lanean dabiltzan Esti, Lorentxo, Julen eta Oskarren mahastizaintzaren inguruko esperientziabiltzen ditu.
Kategoriak: Aktualitatea

Alberto Lopez de Lacalle presoaren lagun bati bisita ukatu diote

Argia: haria - og., 2019-09-05 11:14
Beste bi euskal preso politikoen senide eta lagunei bisita egitea ukatu zieten joan zen asteburuan: Galizan dispertsatuta dagoen Alberto Lopez de Lacalle arabarra da haietako bat.
Kategoriak: Aktualitatea

Palestinako kirolariek Puma-ri boikota egitera deitu dute

Argia: haria - og., 2019-09-05 11:09
Puma kirol enpresa Israelgo Futbol Federazioaren babesle nagusia da. Palestinako 200 kirol klub baino gehiagok babesletza eteteko eskatu diote markari.
Kategoriak: Aktualitatea

Komunen Ganbarak Johnsonen Brexit gogorraren plana geratzea lortu du

Argia: haria - og., 2019-09-05 10:40
Laboristek proposatu duten lege-proiektua onartu du Komunen Ganbarak, eta Brexit-a adostasunez egitea behartuko du Johnson. Hauteskundeak ez aurreratzea ere lortu du oposizioak.
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Erakusketa batetik kasko militar bat eraman zuen ekintzailearen kontrako epaiketa hasi da

A.Zabala, 2014-01-21

Gaur Ignacio Sanz antimilitarista epaitu dute. Ejertzitoa salatzeko buruturiko ekintza ez biolentoan parte hartzeagatik, 3 urteko kartzela zigorra eskatzen dute bere kontra.

 
Gizartea

2013an behera egin dute EAEko turismo datuek

N.Andres, 2014-01-21

Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera 2013. urtea ez da ona izan Euskal Autonomia Erkidegoko turismoarentzat. Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak %2,1 eta %3,1 jaitsi dira hurrenez hurren 2012. urtearekin alderatuta. Lurraldeka, Gipuzkoak bakarrik izan ditu datu positiboak.

 
Kultura

Joaquin Fuentesek jaso du Donostiako Urrezko Danborra

I.Esnaola, 2014-01-20

Haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik, Donostiako Urrezko Danborra jaso du Joaquin Fuentes psikiatrak. San Sebastian egunean jaso du garaikurra Udaletxeko batzarren aretoan egin duten ekitaldi sentituan. Fuentesek berak ere, nabarmendu du talde lanari eman beharreko saria dela, bakarrik ezin delako horrelakorik bete.

 
Kultura

Donostiako Haur Danborrada euripean ospatu da

I.Esnaola, 2014-01-20

Euriak, kazkabarrak eta giro nahasiak ez du San Sebastian eguna zaputu. Ezta, Donostiako Haurren danborrada ere. Goiz partean hartu dute ospatzeko erabakia. Sara Esnal Easo Ederraren hitzek piztu dituzte danbor eta kupel hotsak eta Malen Arrieta Danbor Nagusiak gidatu du hasierako Donostiako martxa. Guztira, 43 eskoletako 50 konpainiek zeharkatu dituzte Donostiako kaleak. Hain zuzen ere, 4635 neska mutilek parte hartu dute.

 
Enpresak

INCOESAko langileek era aktiboan parte hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

N.Andres, 2014-01-20

Incoesako langileek 238. eguna bete dute gaur greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari Bediako lan zentroa mantentzeko exijitu die langileek, hau bideragarria dela argudiatu ondoren. Halaber, Eusko Jaurlaritzari gatazkaren konponbidearen gakoa izatera pasatzeko eskatu die

 
Zinema

Nerabezaroari begira hasi da Zinegoak jaialdia

A.Azkue, 2014-01-20

Gaur bertan hasi da Arriaga Antzokian Zinegoak Lesbo-gay-trans tematikadun filmak erakusten dituen nazioarteko zinemaldia eta hilaren 26a bitarte izango dugu gurean. Guztira 85 izango dira zinemaldiak erakutsiko dituen lanak, hauetako bost euskaldunak. Aurten haurtzaroari eta nerabezaroari begiratuko dioete bereziki Zinegoaken eta ohorezko saria Bok o Bok, San Petersburgeko jaialdiari emango diote.