Skip to main content
bannerra

Albisteak

Nafarroako 21 editorial bilduko ditu Iruñean III. Argitalpen Azokak

naiz.info - ig., 2019-11-17 10:31
Nafarroako 21 argitaletxe, diskoetxe eta erakundek euren ekoizpena jendearen eskura jarriko dute azaroaren 20tik 24ra bitartean Iruñean, Nafarroako III. Argitalpen Azokan. Hainbat jarduera antolatu dira azokaren baitan.
Kategoriak: Aktualitatea

Bidasoak irabazi egin du Cocksen pistan, eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenen atariko kanporaketa jokatuko du

Berria: kirola - ig., 2019-11-17 10:26
Bidasoak aukera izango du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan jokatzeko, horren atariko kanporaketarako sailkatu delako. C multzoko zortzigarren jardunaldian, irabazi egin dio Finlandiko Cocksi, haren pistan, eta, Savehof bigarren sailkatuak galdu egin duenez Eurofarm Rabotniken etxean, ziurtatu egin du sailkatzea. Bi jardunaldi falta dira multzoen fase hau amaitzeko, eta, orain, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Baskoniak galdu egin du Fuenlabradaren aurka ere, etxean

Berria: kirola - ig., 2019-11-17 10:26
Baskoniak burua altxatu ezinda segitzen du. Fuenlabrada talde apalak irabazi dio gaur Buesa Arenan, eta, ostiralean Maccabik Euroligan eman zion astinduari gehituta, beste kolpe bat da Velimir Perasovicen taldearentzat. Entrenatzaile kroaziarraren kargua kolokan egon liteke. Fuenlabradak hogei urte zeramatzan Gasteizen irabazi gabe, eta gaurkoa historikotzat jo behar da. Partida osoa joan da ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bilbo Basketek irabazi egin dio Real Madril liderrari ACB ligan, luzapenean

Berria: kirola - ig., 2019-11-17 10:18
Sekulako garaipena lortu du gaur iluntzean Bilbo Basketek etxean, gai izan baita Real Madril menderatzeko, luzapenean. ACB ligako liderrari gaina hartu dio Alex Mumbruren taldeak. Lau laurdenetatik hirutan bizkaitarrek irabazi dute, baina espainiarrek azkenekoa irabazita lortu dute luzapena behartzea. Hor, oso puntu gutxiko partida jokatu dute bi taldeek (5-4, etxekoen alde). Bilbo ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Tolosak Valladolid hartuko du lehen kanporaketan, eta Peña Azagresak Celta

Berria: kirola - ig., 2019-11-17 10:14
Espainiako Kopako lehen kanporaketarako zozketa egin dute Madrilen, eta euskal taldek badakite dagoeneko zein izango duten aurkari, abenduaren 16an, 17an eta 18an jokatuko diren partidetan. Kanporaketa neurketa bakarrera izango da. Lehiaketarako sailkatu diren Hirugarren Mailako bederatzi taldeek ziurtatua zuten Lehen Mailako talde bat hartuko zutela etxean, eta jakin-min handia zegoen zein ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gotabaya Rajapaksak irabazi ditu hauteskundeak Sri Lankan

Berria: mundua - ig., 2019-11-17 10:02
Mahinda Rajapaksa presidente ohiaren anaia Gotayaba nagusitu da Sri Lankako hauteskundeetan. Defentsa idazkari ohiak botoen %52,25 jaso ditu, eta haren aurkari Sajith Premadasak %42, gerra zibileko zauriek eta talka etnikoek markatu duten bozetan....
Kategoriak: Aktualitatea

Nekane Txapartegi estraditatzeko eskari berri bat bidali dio Espainiak Suitzari

Berria: politika - ig., 2019-11-17 10:02
Espainiak Nekane Txapartegiren kontra aurkeztu duen estradizio eskaria salatzeko, 150 lagun inguru mobilizatu ziren atzo Zurichen (Suitza), Txapartegi bizi den hirian. Free Nekane plataformak jakinarazi duenez, astelehenean elkarretaratzea egingo dute Bernako epaitegien aurrean, 12:00etatik 14:00etara, Suitzako Justiziari eskatzeko baztertu dezala Txapartegiren kontrako estradizio eskaria. Joan...
Kategoriak: Aktualitatea

EAn «elkarrizketa bide guztiak» zabaltzeko prest agertu da Ramirez

Berria: politika - ig., 2019-11-17 09:58
Joan den astelehenean, Gasteizko Auzitegiak behin-behinean baliogabetu zuen Eba Blancoren izendapena EAko idazkari nagusi gisa, sektore kritikoak eginiko eskaria aintzat hartuta. Epaileak erabaki zuen litekeena dela Maiorga Ramirez sektore kritikoko hautagaiaren eskubideak urratu izana, eta, auziaren funtsaz erabaki bitartean, baliorik gabe utzi zuen Blancoren izendapena. Gaur, Ramirezek berak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ezkurdia: "Ez da kasualitatea bigarren txapela segidan irabaztea"

Berria: kirola - ig., 2019-11-17 09:52
Irabazlea pozik eta galtzailea haserre. Horrela azaldu dira hedabideen aurrera Ezkurdia txapelduna eta Altuna III.a txapeldunordea. Garaileak iazko txapela eta garaipena izan ditu gogoan: "Iazkoa irabazteari aurtengoa ere gehitu izanak esan nahi du hau ez dela kasualitatea". Finalaren gakoen berri eman du gero: "Opariak ez egitera atera naiz, Altunari eginaraztera. Egin ditut egin behar ez nituen ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Agin Laburuk irabazi du Gipuzkoko Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia, eta finalerako sailkatu da

Berria: kultura - ig., 2019-11-17 09:38
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak badu aurreneko finalista: Agin Laburu. Astigarragako bertsolariak irabazi du lehen finalaurrekoa, Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Hauxe izan da gaurko sailkapena: 1. Agin Laburu Rezola.....................501 pt. 2. Nerea Elustondo Plazaola.........467 pt. 3. Iñaki Apalategi Astigarraga........459 pt. 4. Unai Mendizabal Jauregi............452 ...
Kategoriak: Aktualitatea

Erraldoiaren oinarrietara

Alea.eus - ig., 2019-11-17 06:00
Nerbioiko ur-jauziaren oinarriraino hurbil gaitezke Delikako haizpitartean barrena; paraje zoragarria eta errekatxoak igarota iritsiko gara. Kontuz ibili behar da ibaian ur asko jaisten den egunetan. 
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Egoera politikoaren analisia

admin, 2019-09-18

Julen Arretxek arrakastarik gabeko inbestitudaran gertatutakoa eta datozen hauteskundeetako gakoak zeintzuk diren azaldu ditu.

 
Politika

Netanyahuk alde egin behar izango du Israelen kontzentrazio gobernu bat osatzeko

admin, 2019-09-18

Israelgo hauteskundeen emaitzek Netanyahuren Likud alderdia eman dute garaietzat, hala ere Gantzen alderdiarekin gobernua osatu nahi badute Netanyahuk alde egin beharko duela adierazi dute Urdin eta Zuria alderdikoek

 

Azaroaren 10ean ospatuko dira hauteskunde orokorrak

admin, 2019-09-18

Denbora bukatu da eta sozialistek ez dute gobernua osatzeko babes nahikorik lortu. Ondorioz, hiru urtean laugarren aldiz hauteskunde orokorrak egingo dira. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak atzoko agerraldian adierazi zuenez, apirileko hauteskundeetatik "ahal zen guztia" egin du Gobernu "moderatua" eta "fronterik gabea" osatzeko. Pedro Sanchezek akordio batera heltzeko aukerak eduki ditu egunotan bai ezkerretara Unidas Podemosekin, bai eskumatara Ciudadanosekin. Baina, Sanchez ez da bere lekutik mugitu eta azkenean hauteskunde berrietara joatea erabaki du.

 
Politika

Israeleko hauteskundeak Netannyahu eta Gantzen artean erabakiko dira

admin, 2019-09-17

Israelen eman diren hauteskundeei buruzko albistea eta Txente Rekondoren analisia

 
Politika

EAJk eta PSEk akordioa sinatu dute Barakaldon, "egonkortasuna bermatzeko"

admin, 2019-09-17

Gaur, urteetako gatazkaren ostean, bi alderdiek "egonkortasuna bermatzeko" akordioa izenpetu dute. Sabin Etxearen eta Alameda Rekalderen presioa beharrezkoa izan da akordioa sinatzeko. Gauzak horrela, udal gobernuan bi alderdiak egongo dira, Euskal Autonomi Erkidegorako akordioari jarraituz. EAJk alkatetza eta zazpi sail mantenduko ditu; PSEk, berriz, alkateordetza eskuratu eta beste lau sail zuzenduko ditu.

 
Ekonomia

EH Bilduk Bilboko fiskalitatean aldaketak eskatu ditu

admin, 2019-09-17

Koalizioak 17 emendakin aurkeztu ditu gaur fiskalitate "justuagoa" eta "progresiboagoa" lortzeko. Zergen zama enpresa handien gainean egon behar dela aldarrikatu dute, errenta txikienei eta autonomoei lagunduz.