Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ez Otoi Pentsa-k irabazi du taldekako Xilaba txapelketa

Berria: kultura - lr., 2019-11-16 22:17
Irailaren 20an abiatu zen taldekako Xilaba txapelketa, eta, gaur jokatu den finalean, Ez Otoi Pentsa-k lortu du txapela. Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe bertsolariek osatutako taldea gailendu zaio Elixabet Etxandik, Lur Renteriak, Maddi Sarasuak, Hodei Renteriak eta Leire Laskaraik osatutako Hasta la 2toria-ri. 300 pertsona inguru bildu dira Izturitzeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ez Otoi Pentsa-k irabazi du Izturitzen Xilaba txapela

naiz.info - lr., 2019-11-16 20:28
Gorka Artetxe, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek osatuta, Ez Otoi Pentsak irabazi du Xilaba txapela.
Kategoriak: Aktualitatea

Dozenaka atxilotu, Jaka Horien urteurreneko protestetan

Berria: mundua - lr., 2019-11-16 19:09
Urtea bete du Jaka Horien protestak, eta berriro kalera atera dira, 53. asteburuz jarraian. Parisen, istiluak izan dira ostera, eta Poliziak ehun lagun baino gehiago atxiki eta identifikatu ditu, bai eta horietatik dozenaka atxilotu ere. Jaka Horiek urteurreneko protestak egitekoak zituztela jakinik, salbuespenezko neurri ugari hartu ditu Frantziak. Parisko garraio konpainiari agindu dio, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak egingo dituzte otsailean

Berria: politika - lr., 2019-11-16 19:04
«Hemen gaude burujabetza hitz abstraktu bat ez dela uste dugun euskal herritarrak; burujabetzak, alor guztietan, erabakiak hartzea esan nahi duela uste dugun herritarrak. Eta hemen gaudenok uste dugu, burujabetza aldarrikatzetik edozein alorretan erabakitzen duguna praktikara eramatera pasatu behar dugula; Espainia eta Frantziako legediek ahalbidetu edo ez. Bukatu da baimena eskatzea. Espainia ...
Kategoriak: Aktualitatea

Esparza: "Txibite da lehendakaria, baina Barkosek agintzen du"

Berria: politika - lr., 2019-11-16 18:07
Rolak aldatu egin ditu Javier Esparza UPNko presidenteak. Lehen, Uxue Barkos zen lehendakaria eta Adolfo Araiz ezkutuan agintzen zuena. Orain, rol berdinak erabiltzen ditu argudio moduan, baina euren izenak aldatuta. Txibite bada lehendakari, orain Barkosi dagokio atzean hariak mugitzea. Beti ere Navarra Sumako dialektikaren baliabide moduan, eta azkenean mezu bera emateko: «PSN euskal ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bihar GARAn, «Zaldi Urdina» antzezlaneko Oier Zuñiga aktoreari elkarrizketa

naiz.info - lr., 2019-11-16 17:48
Bi egunez bete du Oier Zuñigak Iruñeko Gaiarre antzokia «Zaldi Urdina» obrarekin, euskal gatazkaren auzi ezberdinak jorratzen dituen antzezlanak. Izan ere, gertu ditu gatazka horren ondorioak, baina naturaltasunez azaleratzen ditu iraganeko pasarteak eta irakaspenak. Ibai Azparrenek egindako elkarrizketan lanaren berri ematen digu.
Kategoriak: Aktualitatea

Ezkurdia eta Altuna, kaiolako bigarren txapelaren bila

naiz.info - lr., 2019-11-16 17:40
Iazko final bera erepikatuko dute arbizuarrak eta amezketarrak iazko leku berean eta pronostikoak gipuzkoarraren aldekoak badira ere, lehia orekatua eta estua espero da
Kategoriak: Aktualitatea

Jabi Asurmendi da Udalbiltzako lehendakari berria

Berria: politika - lr., 2019-11-16 17:28
Udalbiltza udal hautetsien nazio erakundeak zuzendaritza berria hautatu du Durangon (Bizkaia), San Agustin kulturgunean egindako batzar batean, eta haien artean aukeratu du lehendakari berria: Jabi Asurmendi (Arakaldo, Bizkaia, 1979). Duela sei urte pasa Udalbiltza berrantolatu zutenetik hirugarren lehendakaria da. Mertxe Aizpurua eta Luis Intxauspe izan ziren aurreko biak. 2015etik Arakaldoko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Realak Alex Isakek jasandako irain arrazistak gaitzetsi ditu

Berria: kirola - lr., 2019-11-16 17:28
Alex Isak Realeko aurrelariak irain arrazistak jasan zituen, atzo, bere selekzioarekin, Suediarekin, Errumanian jokatzen ari zen neurketan. Datorren urtean jokatuko den Eurokoparako sailkatzeko partida zen. Isak aulkitik atera zen, bigarren zatian, eta Bukarest Arenako harmailetako bateko zaleak irain arrazistak oihukatzen hasi ziren Isaken aurka. Bengalak eta petardoak ere jaurti zituzten. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, emakume bati sexu abusuak egiteagatik

Berria: gizartea - lr., 2019-11-16 17:22
Ertzaintzak azaldu duenez, hiru gizonezko gaztek emakume bat inguratu, indarrez paretaren kontra baztertu, eta abusuak egin dizkiote, Bilbon. Erasoa Bilboko Uribitarten gertatu da, goizaldean. Erasotzaileak emakumeari telefonoa lapurtzen saiatu dira, baina hark aurre egin die, eta erasotzaileek ihes egin dute azkenean. Berehala, biktimak Ertzaintzara deitu du. 04:30 ziren orduan. Poliziak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gutxienez zortzi lagun hil eta dozenaka zauritu dira Bolivian, kokaleroen mobilizazioetan

Berria: mundua - lr., 2019-11-16 17:19
Beste zortzi hildako eta dozenaka zauritu izan dira, guxienez, Bolivian; Cochabambatik 13 kilometrora dagoen Sacaba hirian. Kokaleroen protesta baten kontra oldartu dira Polizia eta armada, eta istilu larriak izan dira. Arartekoaren Cochabambako ordezkari Nelson Coxek adierazi duenez, indar armatuen esku hartzea "neurrigabea" izan da, eta aurreko egunetan ere bala zaurituak izan direla gaineratu ...
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

11/13 makroepaiketako auziperatuek jasotako babesa eta elkartasuna eskertu dituzte

admin, 2019-09-16

Azken egun hauetan manifestazioan zein sare sozialetan jaso duten babes eta elkartasun guztia eskertu dute gaur 11/13 makroepaiketako auziperatuek.

 
Politika

Albert Riverak azken orduko proposamena helarazi dio Pedro Sanchezi

admin, 2019-09-16

Espainiako Estatuko presidente berria aukeratzeko egun bakar batzuk gelditzen direnean, Pedro Sanchezek ez du behar duen babesa lortu. Are gehiago, Kantabriako PRCren parlamentari bakarraren baietza soilik jaso du. Gauzak horrela, beste alderdiak hauteskunde berriei begira daude jada, eta beren estrategia lantzen hasi dira.

 
Politika

11/13 sumarioan 47 euskal herritar epaituko dituzte

admin, 2019-09-13

Auziperatuen artean abokatuak, bitartekariak eta elkartetako desberdinetako kideak daude, denak presoen eskubideen defentsan aritutakoak. Fiskaltzak 601 urteko espetxe zigor eskaera egin du denentzat eta guztira 177.000 euroko isunak ordaindu behar dituzte.

 
Gizartea

Sahar Khodayari hil da

admin, 2019-09-12

Sahar Khodayari Iraneko emakume gaztea hil da, bere buruari su eman ostean. Teheraneko epaitegiak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi zion, gizonez jantzita futbol zelai batean sartzeagatik. Iraneko emakumeek debekatuta daukate, eta debeku hori mantenduko dutela iragarri dute agintariek. Sare sozialetan #BlueGirl mugimendua jarri dute martxan bertako emakumeen eskubideak defenda ditzaten eskatzeko.

 
Politika

John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkularia egotzi du Trumpek

admin, 2019-09-12

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkularia bota du astearte honetan, bien arteko desadostasunengatik. Bolton 2018an hartu zuen kargua. Hala ere, bere aurretik egon ziren Michael Flynn eta Mc Master baino gehiago iraun du. Hurrengoa, Trumpentzat, Laugarren Segurtasun Nazionaleko ahulkalaria izango da 3 urte hauetan.

 
Manifestazioak

Ehunka mila lagun bildu dira Diadan

admin, 2019-09-11

Arratsaldeko 17:14ean hasi da aurtengo Diada eguneko mobilizazio nagusia Bartzelonan. Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak deituta, "independentzia helburu" lelopean egin dute ekitaldia. Kataluniako hiriburuko udaltzaingoak zabaldu duenez, 600.000 lagun izan dira manifestazioan. Antolatzaileen esanetan, helburua da independentismoak helburu bera erdiesteko duen aniztasuna sinbolizatzea. Zentzu horretan, lehen aldiz ez da mobilizazioan agintarientzako eta alderdientzako toki berezirik egon. Manifestazioa hasteko minutu batzuk falta zirela, Generalitateko presidentea den Quim Torrak nabarmendu du ekitaldia "arrakastatsua" izan dela, eta adierazi du independentzia "ekintza politikoaren erdigunea" izango dela hemendik aurrera.