Skip to main content
bannerra

Albisteak

Eibarrek puntua atera du Levanteren zelaian

Berria: kirola - lr., 2019-09-21 19:22
Eibarrek puntu bat gehiago dauka sailkapenean, eta lehen zeukanari batuta, birekin azaltzen da sailkapenean. Levanteren zelaian eskuratu du gaur puntu alea, eta ez dio balioko zulotik ateratzeko, oso uzta txikia delako bi puntu batzea hamabost jokoan jarri eta gero. Gol askoko partida aurreikusi zuen bezperan Jose Luis Mendilibarrek, eta eskatu egin zion taldeari gol bat baino gehiago sartzeko ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Parisko manifestazioetan 150 lagun baino gehiago atxilotu dituzte

Berria: mundua - lr., 2019-09-21 19:17
Egun berean hiru protesta elkartu dira Frantziako hiriburuaren erdigunean: Jaka Horien 45. mobilizazioaz gain, herritarrak Parisen manifestatu dira "klimaren eta justizia sozialaren alde", eta Emmanuel Macron presidenteak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka, Force Ouvriere (FO) sindikatuak deituta. Jaka Horiek hitzordu "historikotzat" aurkeztu dute gaurko protesta, eta, horren ondorioz,...
Kategoriak: Aktualitatea

«Satorra sekretuan bizi da, baina berarentzat sekretua dena kanpokoa da»

naiz.info - lr., 2019-09-21 18:55
Igandean estreinatuko dute Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik ‘La Trinchera Infinita’ Zinemaldiko Sail Ofizialean. 36ko Gerraren ondoren 30 urtez etxean ezkutatzen den gizonezko baten eta haren emaztearen historia sakonki eta ertz desberdinetatik aztertzen du hirukoak zuzentzen duen fikziozko laugarren film luzeak.
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bilduk eskatu du azaroko bozen kanpaina ez erabiltzeko "probokaziorako"

Berria: politika - lr., 2019-09-21 18:53
Oraindik Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu ere ez dute egin, baina dagoeneko piztu du eztabaida EH Bilduk datorren azaroaren 10eko Espainiako Gorteetako bozen harira aurkeztutako legez besteko proposamenak. Zehazki, indar abertzaleak eskatu du datorren bozetako kanpainan ez erabiltzeko "euskal lurraldeak probokaziorako eta kanpoko botoak lortzeko". PPri, Ciudadanosi eta Voxi betoa jarri nahi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Parisko manifestazioetan ehun lagun baino gehiago atxilotu dituzte

Berria: mundua - lr., 2019-09-21 18:16
Egun berean hiru protesta elkartu dira Frantziako hiriburuaren erdigunean: Jaka Horien 45. mobilizazioaz gain, herritarrak Parisen manifestatu dira "klimaren eta justizia sozialaren alde", eta Emmanuel Macron presidenteak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka, Force Ouvriere (FO) sindikatuak deituta. Jaka Horiek hitzordu "historikotzat" aurkeztu dute gaurko protesta, eta, horren ondorioz,...
Kategoriak: Aktualitatea

“Ekintzetara pasatu behar dugu”

Hitza: Iparraldea - lr., 2019-09-21 18:11
Bizi mugimenduak deitutako martxa bat egin dute Baionan, klima aldaketari aurre egiteko neurri eske. Errepidea itxita eduki dute ordubete inguruan. Klima aldaketaren kontra politika erabakigarrien eske jarraitzen duten ahotsak ozen entzun dira arratsaldean, Baionan, Bizi mugimenduak deitutako protestan. Klima eta justizia sozialaren martxa. Hitzetatik ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bidasoaren beste garaipen bat Europan

Berria: kirola - lr., 2019-09-21 18:10
Bitik bi. Bidasoa Irunek modu ezin hobean ekin dio Txapeldunen Ligari ligaxkaria, artean jokatutako bi partidak irabazita. Oraingoan nagusitasunez hartu du mendean Finlandiako Cocks: 34-19. Beraz, final-zortzirenetarako sailkatzeko ametsak bizi segitzen du. Europan jokatzea beste zerbait dela esan ohi da, are gehiago Txapeldunen Ligan. Baina Jacobo Cuetararen taldeak, aurreko sasoitik Asobal Ligan...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eibarrek puntu bat eskuratu du Levanteren kontra (0-0)

naiz.info - lr., 2019-09-21 18:10
Azken jardunaldietako hobekuntzari jarraipena eman diote armaginek baina ezin izan dute garaipena eskuratu. Quique Gonzalez lehen aldiz sartu da hasierako hamaikakoan. [Norgehiagokaren estatistikak]
Kategoriak: Aktualitatea

Harrotasuna ulertzeko bi ikuspegi, talkan

Berria: gizartea - lr., 2019-09-21 18:09
LGTBI kolektiboaren eskubideei buruzko nazioarteko eztabaidaren agertoki bihurtuko da Bilbo datozen orduetan. Etzi I. Konferentzia Atlantikoa egin zuten Euskalduna jauregian. Atzotik bihar artean, berriz, European Pride Organisers Association EPOAren batzarra egingo dute. Topaketak iritzi kontrajarriak sortu ditu LGTBI kolektiboaren barruan. Era horretako jardueren onurez mintzatu da Ortzadar ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bizkaiko metaleko langileek eragile sozialen babesa jaso dute kalean

Berria: ekonomia - lr., 2019-09-21 18:07
Bizkaiko metaleko langileek hitzarmen "duin" bat eskatzen jarraitzen dute kalean. Maiatza eta ekainean sektoreko ekoizpena gelditzeko bost greba egun egin ondoren, eta hilaren 30etik urriaren 4ra beste horrenbeste egiteko bezperan, Bilboko kaleak bete dituzte gaur goizean. Hilabete hauetan guztietan behin eta berriro mobilizatu dira, eta FVEM patronalarekin izandako azken bileretan aurrerapauso ...
Kategoriak: Aktualitatea
Zientzia

Zazpi nobel saridun ekarriko ditu #P4K jaialdiak Euskal Herrira

admin, 2019-09-03

´Passion for Knowledge 2019´ zientzia jardunaldiek 7 nobel sari eta nazioarteko hainbat aditu ekarriko ditu Euskal Herrira. Irailaren 30etik urriaren 5era bitarte ospatuko da jaialdia, nagusiki Donostiako Victoria Eugenia antzokian, baina, baita Iruñeko Baluarte eta Bilboko Guggenheimen ere.

 
Ekonomia

Pentsiodunek Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute

admin, 2019-09-02

Pedro Sanchez Espainiako Estatuko jarduneko presidentea asteazken honetan etorriko da Bilbora EAJko kideekin hitz egiteko. Bilera eguerdian izango da, Sabin Etxean, eta pentsionistek elkarretaratzea egingo dutela iragarri dute. Horrez gain, 'La Vuelta' Bilbora helduko da ostegunean eta bertan ere izango dira pentsio duinak eskatzen. Pentsiodunek 86. astelehena bete dute gaur protestekin hasi zirenetik. Mesfidati azaldu dira Espainiako Gobernuaren sorrerarekin, eta "pentsio publikoak" defendatuko dituen gobernua eskatu dute.

 
Mundua

Munduko suteak minutu batean

admin, 2019-08-30

Amazonia txikitzen ari den sutean ipini du munduak arreta, hala ere zoritxarrez, badira beste sute erraldoiak lur-planetan barrena; Kongon, Angolan, Alaskan eta Siberian, esaterako.

 
Politika

Istilu artean aurkeztu dute Donostiako metroaren lehen kalea

admin, 2019-09-02

Arantxa Tapia, Markel Olano eta Eneko Goiak aurkeztu dute gaur Donostiako metroaren lehen kalea. Tunelaren sarreran Satorralaia mugimenduko kideek protesta egin dute eta tentsio uneak bizi izan dira.

 
Mundua

Turismoa kolonizazio arma gisa

admin, 2019-08-30

Israelgo Gobernua nazioarteko turismoa bultzatzen ari da Zisjordaniako lurralde okupatuetan. Nazioarteko legediaren arabera bertan eraikitako asentamenduak legez kanpokoak diren arren, sarean turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat enpresak normaltasun osoz eskaintzen dituzte eremu horietan kokatutako kanpinak, hotelak, edo turismo esperientziak. Egoera honen aurrean, Palestinako lurralde okupatuetan turismo etikoa bultzatzeko gida bat egin du Israelen aurkako Boikota bultzatzen duen mugimenduak.

 
Kirola

Nork irabaziko du aurten Kontxako Bandera?

admin, 2019-08-29

Kontxako Banderaren klasifikazioa jokatu zen atzo. Eta gu Donostiako kaiara gerturatu ginen arraunzale amorratuak ezagutzeko asmoz.