Skip to main content

"Ordizia Zabalik" partaidetza prozesuak bere fruituak eman ditu

"Ordizia Zabalik" partaidetza prozesuak bere fruituak eman ditu

Eragile eta herritarrengatik jasotako proposamenekin garatuko ditu Ordiziako Udalak 2015eko aurrekontuak. Hori da, "Ordizia Zabalik" ekimenaren oinarria. Eragileekin egindako lan bileretan eta auzoetan egindakoetan, 400 proposamenetik gora jaso ditu udalak. Horietatik 45 lehenetsi zituen, eta ondoren, udaletxeko pleno aretoan egin zen osoko bileran, datorren urteko aurrekontuetan txertatuko dituen hainbat proiektu aurkeztu zituen gobernu taldeak.


 
bannerra

bannerra