"Orokorrean normaltasun egoera" izan dela nabarmendu dute Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko agintariek
"Orokorrean normaltasun egoera" izan dela nabarmendu dute Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko agintariek
Uztailaren 6ko lehendabiziko orduetan jende pilaketarik izan ez dela eta arau hausterik zein istilurik erregistratu ez dutela adierazi dute udal eta foru agintariek. Buruek herritarren “jarrera ona” eskertu dute, sanferminen hasiera izan beharko lukeen honetan, Iruñea “eredu izan delako”.