Skip to main content

13 urtetik gorako zigorra osorik beteta, aske geratu da Sara Majarenas

13 urtetik gorako zigorra osorik beteta, aske geratu da Sara Majarenas

Oihartzun handiko espetxealdia izan da Sara Majarenasena, berak eta alabak jasan duten indarkeria matxista dela eta. Izar haurraren aita 2 urteko alaba hiltzen saiatu baitzen iazko urtarrilean.

Erasoa gertatu eta hilbete eta erdira, haurrak 3 urte bete zituen, eta, beraz, ezin zen amarekin espetxean geratu. Harengandik banantzeko arriskuaren aurrean, mobilizazio jendetsuak izan ziren Euskal Herrian, amak eta alabak elkarrekin egoteko aukera izan zezatela eskatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak bigarren gradua onartu zion Majarenasi, eta Valentziako Picassent espetxetik Madrilgo harrera pisu batera lekualdatu zuten alabarekin batera.

Presoak hirugarren gradua eskatu zion Espainiako Justiziari, zigorra Donostian bete eta alabarekin batera bere hirira itzuli ahal izateko; baina epaileek ukatu egin zioten aukera hori. Beraz, gaur geratu da aske, zigorra oso-osorik beteta.


 
bannerra

bannerra