Skip to main content

Arrantzaleak omendu dituzte Donostiako portuan

Arrantzaleak omendu dituzte Donostiako portuan

Hasi dira Karmengo Jaiak Donostiako portuan. Ekitaldi askoren artean, Karmengo Amaren egunean, arrantzaleak omendu dituzte. Elizako atarian Kresala Euskal Dantza Taldeko kideek agurra dantzatu diete egun arrantzale direnei, baita arrantzale ohiei ere. Horren ostean, dantza ikuskizuna eskaini du dantza taldeak.


 
bannerra

bannerra