Skip to main content

Aurreratu egin dute Ipar Euskal Herrian maskararen derrigortasuna leku itxietan

Aurreratu egin dute Ipar Euskal Herrian maskararen derrigortasuna leku itxietan

Datorren astetik aurrera izango da baitezpadakoa, Jean Castex Frantziako lehen ministroak jakitera eman duenez. Olivier Veran Osasun ministroaren arabera, “astelehenean edo asteartean ezar daiteke”. Hego Euskal Herriko lurralde guztietan jada derrigorrezkoa da maskararen erabilera, toki itxietan eta baita kalean ere, iparraldean ez bezala. Kaleetan ikusi daiteke maskaren erabilerak gora egin duela araua ezarritakoan. Larunbatetik aurrera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun ere, sei urtetik gorako herritarrentzako. Gaztela eta Leongo Juntak hartu du erabakia.

 
bannerra

bannerra