Sarek, Etxeratek eta Salhaketak presoen egoera "ezkutatzea" egotzi diote Espainiako Gobernuari
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak presoen egoera "ezkutatzea" egotzi diote Espainiako Gobernuari
Nabarmendu dute euskal presoen kasuan, ehuneko handi batek nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen dituela. Gainera, Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera azpimarratu dute, EAEko kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena izanik, datuak ezkutatu dituela salatu dute. Izan ere, kutsatutako presoen kopurua oso murritza da funtzionarioenarekin alderatuz. Honela, dei egiten diete eragile politiko, sozial eta sindikalei “Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa” adierazpenarekin bat egin dezaten.