Donald Trumpek "amets amerikarra" defendatu du Bidenen "agenda sozialistaren" aurrean
Donald Trumpek "amets amerikarra" defendatu du Bidenen "agenda sozialistaren" aurrean
Hauteskundeetarako Alderdi Errepublikanoaren hautagaitza onartzeko hitzaldia erabili du Trumpek, Joe Biden bere aurkari demokrataren balizko garaipenaren aurrean beldurra zabaltzeko. 67 eguneko hauteskunde kanpaina dute aurretik. Kritikak ez dira gutxi izan. Errepublikanoak kargua berretsi du, Jacob Blaken aurkako tiroketagatik arrazakeriaren aurkako protestek etenik ez dutenean eta arrazoi berdinagatik NBAko sei taldek partiduak jokatzeari uko egin eta play-offak ere bertan behera gelditzear egon diren momentuan.