Ennio Morricone konpositorea hil da 91 urte zituela
Ennio Morricone konpositorea hil da 91 urte zituela
Zinemaren historiako musika konpositore garrantzitsuenetarikoa izan zen. 1928 jaio zen Erroman eta bertan zendu da. Tronpetarekin hasi zuen bere ibilbidea musikan eta 1946tik hona 500 soinu-banda baino gehiago sortu izan ditu. Tartean dira zinemaren historia markatu duten "Il buonno, il brutto e il cattivo", "Novecento" edota "Per un pugno di dollari".