Skip to main content

Etxebizitza turistikoen ordenantza berria onartu du Donostiako Udalak

Etxebizitza turistikoen ordenantza berria onartu du Donostiako Udalak

Donostiako Udalak pisu turistikoak erregulatuko dituen ordenantza onartu du, EAJ eta PSEren aldeko botoekin. Arau berriak Donostiako eremuetan banatuko ditu alokairu turistikoak. Alde Zaharra eremu betetzat joko du. Aldiz, eskaera handiko eremu gisa izendatuko ditu Erdigunea, Gros, eta Antiguo nahiz Egia auzoko eremu batzuk. Horietan, pisu turistikoak lehen solairuetan soilik ezarri ahalko dira, eta ezingo dute 250 metro karratu baino handiagokoak izan eraikin bakoitzeko.


 
bannerra

bannerra