Skip to main content
bannerra

Euskaltzaindiak bere "lana gizarteratzea" jarri du erronka gisa mendeurreneko balantzean

Euskaltzaindiak bere "lana gizarteratzea" jarri du erronka gisa mendeurreneko balantzean

Ehun urte bete dituen honetan, Euskaltzaindiak mendeurreneko balantzea egin du gaur, Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. Mendeurreneko ibilbidea aintzat hartuta, etorkizunerako hiru ideia nagusi bildu dituzte euskararen adituek. Beste eragile publiko, pribatu eta sozialekin "elkarlanean" aritzea, euskararen biziberritze prozesuari ekarpena egitea, eta etorkizunera begiratzea. Behin eta berriz errepikatu dute beren lana "gizarteratzearen" beharra.

 
bannerra

bannerra