Haserre Gaua, azkena izateko itxaropenarekin
Haserre Gaua, azkena izateko itxaropenarekin
EPPK-k «samina» azaldu du Gonzalez Solaren heriotzarengatik, eta gaineratu du egungo espetxe politika «gizagabeak» arduradun «zehatzak» dauzkala. Kolektiboaren agiria larunbatean Sortuk Haserre Eguna deituriko ekimena eta gero iritsi da. Ekintzan, salbuespenezko kartzela-politikaren ondorioz hildako 49 euskal herritarren aurpegiek Espainiako Gobernua interpelatu dute Bilbon duten egoitzan, Igor Gonzalez Solaren heriotzaren ostean egindako gau batean.