Skip to main content

Helduen euskalduntze "unibertsala, doakoa, publikoa eta kalitatezkoa" eskatu du LABek

Helduen euskalduntze "unibertsala, doakoa, publikoa eta kalitatezkoa" eskatu du LABek

LAB sindikatuak helduen euskalduntzea lau oinarriren gainean eraikitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zerbitzua doakoa, unibertsala, publikoa eta kalitatezkoa exijitu dio Lakuari. Izan ere, sindikatuko kideek adierazi dute alderdiekin izandako harremanetan "pribatizazio eta prekarizaziorako joera" sumatu dutela. Herritarrek euskara jakiteko eskubidea bermatzeko ardura EJko Hezkuntza Sailaren gainean jarri dute LABeko kideek eta proposamena Legebiltzarrean aurkezteaz gain, mobilizazioei ekingo dietela iragarri dute.

 
bannerra