Kartzeletako baldintzak arintzea eskatu du 'SOS presoak Covid 19' plataformak
Kartzeletako baldintzak arintzea eskatu du 'SOS presoak Covid 19' plataformak
Iruñeko lau gunetan egin dute salaketa ekimena Sarek, Etxeratek, Altsasu Gurasoak eta Salhaketak. Covid 19 gaitza izateko arriskua duten presoen zein egoera zaurgarrian daudenen askatasuna eskatu dute, eta sakabanaketa neurrien amaiera zein espetxe barruko jarduerak berreskuratzea aldarrikatu dituzte.