Kolorez jantzi da Errenteria-Orereta inauterietan
Kolorez jantzi da Errenteria-Orereta inauterietan
Tolosan ez ezik, Errenteria-Oreretan ere inauteriak ospatzen dituztela argi gelditu da. Ostegun gizenez eman zioten hasiera festei Oilarko, Asteme eta Katukok. Lehenago, ordea, Axeri dantzak girotu zituen herriko kaleak. Larunbatean, aldiz, kuadrilen jaitsiera eta konpartsen desfilea egin ziren. Bertan izan ginen herritarrekin batera giroa gertutik ezagutzen.