Madrilek 56 euskal preso berehala aske utzi behar dituela adierazi dute abokatuek
Madrilek 56 euskal preso berehala aske utzi behar dituela adierazi dute abokatuek
Ines Del Rioren abokatuek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren ostean Parot doktrinaren pean dauden 56 euskal presoak espetxean jarraitzeko inolako oinarri juridikorik ez dagoela azaldu dute. Gainera Espainiako gobernuak Europako sententzia aplikatu behar duela esan dute, doktrina hau aplikatu zaien guztiak aske utziz, pertsona horiek guztiak zigorra beteta dutelako.