Skip to main content

Merkataritza-elkarteek jakinarazi dute laguntzarik ezean EAEko denden %20ak itxiko duela

Merkataritza-elkarteek jakinarazi dute laguntzarik ezean EAEko denden %20ak itxiko duela

Covid19 gaitzak eragindako pandemiaren krisiak eztanda eginda, merkataritza eta ostalaritza establezimenduak izan ziren ixten lehenengotarikoak. Segurtasun neurriak hartuta, zabalik jarraitzen dute saltegi batzuek. Beste hainbat langilek Enplegu Erregulazioko Espedienteak adostu behar izan dituzte eta badira, ateak itxita dituzten beste hainbeste denda. Euskaldendak eta Euskomer merkataritza-elkarteek Lakuako Gobernuari jakinarazi diote sektore horretarako zuzeneko laguntzak ezarri behar direla, horrelakorik ezean, irailean Euskal Autonomia Erkidegoko denden %20ak itxiko duela aurreikusten baitute.

 
bannerra

bannerra