Skip to main content

Osakidetzak lehen aldiz erregistratu du Covid19-aren ondoriozko adingabe baten heriotza

Osakidetzak lehen aldiz erregistratu du Covid19-aren ondoriozko adingabe baten heriotza

Kutsatze berrien %28 nerabeen artean gertatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Jaurlaritzak ukatu egin du kutsatzeak hezkuntza zentroetan eman direla. Milatik gora kutsatu berrietatik, 145 zero eta hemeretzi urte bitarteko haur eta gazteei dagozkie. Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok azaldu duenez, pandemiak eskola eremuan eta eskolatzeko adinean dauden gazteen artean izan duen bilakaera arretaz aztertzen ari da Jaurlaritza, eta aitortu du "zaila" dela non kutsatu ahal izan diren zehaztea. Bestalde, ohartarazpena egin dio Europako Batasunak Espainiari. Covid19-ak eragindako kutsatzeek “joera oso kezkagarria” dutela esan du Kyriakides Osasun komisarioak. Ohartarazi dutenez, egungo egoera epidemiologikoa gero eta arriskutsuagoa da kalteberenak diren taldeentzat eta osasun-langileentzat, eta, horregatik, "berehala” neurriak hartzea eskatu du.

 
bannerra

bannerra