Skip to main content

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko oposaketen auzian, neurokirurgia epaimahaiburua inputatu du epaileak

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko oposaketen auzian, neurokirurgia epaimahaiburua inputatu du epaileak

Auzia ikertzen ari den Ana Jesus Zulueta epaileak, LABek Covadonga Fernandezen inguruan egindako eskaerak babesten dituen autoa kaleratu du, lehendik ere susmopean zegoen espezialistetako bat zen Neurokirugiakoa. LABek jarri zuen salaketa Fernandezen aurka eta epaileak haintzat hartu, inputatu eta 24 lagun deitu ditu deklaratzera. Horien artean, azterketak egin zituztenak eta espezialitate mediko desberdinetako epaimahaietako kideak. LABen arabera, auto honen ondoren, “epaileak irekita uzten du Osakidetzaren aurreko zuzendaritza inputatzeko aukera, zilegi ez den elkarteagatik, kontratazioan iruzur egiteagatik eta sekretuak jakinarazteagatik, eginbideak egin arte”.

 
bannerra

bannerra