Seulek zazpi eguneko nahitaezko konfinamendua ezarri du berragerraldiengatik
Seulek zazpi eguneko nahitaezko konfinamendua ezarri du berragerraldiengatik
Neurriak 10 milioi pertsonari eragingo die eta Hego Korean azken bi asteetan 5.100 positibo berri zenbatu ostean heldu da. Administraziotik adierazi dute, positibo gehienak Seul iparraldean dagoen eliza kontserbadore bati eta Gobernuaren aurka egindako manifestazio bati lotutakoak direla. Herrialdeko gainerako hiri jendetsuenetako agintariek 10 pertsona baino gehiagoko manifestazio guztiak debekatu dituzte, eta Seulen maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, bai gune publiko irekietan, bai itxietan