Skip to main content

Udatik aurrera, bisitarientzako ikusgai egongo da Mutrikuko Arrieta jauregia

Udatik aurrera, bisitarientzako ikusgai egongo da Mutrikuko Arrieta jauregia

Mutrikuko Arrietakua jauregiak ateak zabalduko dizkie bisitariei, udatik aurrera. Jauregiko jabea den Enrike Areilza Txurruka Mutrikuko kondeak, Jose Angel Lizardi alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak sinatu dute horretarako hitzarmena. Uztaileko lehen egunean zabaldu eta abuztuaren 31n itxiko dute udako aldia. Bitarte horretan astean bi aldiz zabalduko dute aurretiaz antolatutako bisitentzat, lehenetsi dutelako ondarea zaindu eta mantentzea.


 
bannerra

bannerra