Hamaika Bilbo
2.007an eratu zen Bilbo Handia Ikus-entzunezkoak S.A. Ibaizabal Elkartearen eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen eskutik. Eta urte berean eskuratu zuen LTDaren Bilbo inguruko lau barrutietako emisio lizentziak: Bilbo, Barakaldo, Getxo, eta Mungiako barrutietan hain zuzen.
2.008ko udatik aurrera, telebista digital azpiegitura oso bat eta lantalde profesionala dugu programazio propioa ekoitzi eta, 2.009ko otsaila geroztik, 24 orduko emisioa eskaintzen.
Emisioen abiatzearekin batera, kapital handitze kanpaina burutu genuen proiektua gizarteratu eta inbertsioei aurre egiteko funtsak biltzeko. Egun, 600.000 € arteko kapitala osatu eta 380 akzionista biltzen ditu Bilbo Handiak Ikusentzunezkoak S.A.k.
Bilbo Handiaren ekarpena egiten dio Hamaika Bilbok Hamaika Sarearen mapari. Bere ekoizpen propioa osoa eskaintzen dio sareari eta gainontzeko telebisten ekoizpenak eskaintzen ditu emisioan.
Bizkaitarrekin bat egin nahi du ekarpen hori Hamaika Bilbok, barrutiko gizarte eragile eta norbanakoen parte-hartzea eta elkarkidetza bilatu nahi dugu, gure telebista etxeko telebista izan dadin Bilbo Handian.