Skip to main content
bannerra

Albisteak

Jaurlaritzarena da gaurtik Arabatik Burgosera arteko AP-1en zatia

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
Transferentzien Batzorde Mistoak bilera egin zuen joan den azaroaren 20an, eta, han, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek akordiorako oinarri bat lortu zuten bi eskumenen inguruan; horren arabera, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko ziren Armiñon (Araba) eta Burgos (Espainia) arteko AP-1 errepidearen zatia (sei kilometro) eta bi trenbide: Basurtutik Arizerakoa (7,8 kilometro) ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bake Bideak konferentzia bat egingo du legelariekin, Parisen

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
BAIONA. Bakea Euskal Herrian Parisko legelarien batzordeak eta Parisko abokatuen bazkunak, Bake Bidearen sostenguarekin batera, konferentzia bat antolatu dute bihar zortzirako, Frantziako hiriburuan. Parisko abokatuen kolegioaren etxean izango da saioa, 19:00etatik 22:00etara, Zigorraren zentzua bakearen ondoren lelopean.Serge Portelli legelariaren eta Anaiz Funosas Bake Bideko presidentearen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Konstituzioaren alde elkartu dira

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
30en bat ordezkari instituzional, politiko, sindikal eta militarrek Espainiako Konstituzioaren aldeko ekitaldi bat egin dute Gasteizen, itunaren 40. urteurrena dela eta. Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak azkeneko lau hamarkadetako ibilbidea goratu du: «Askatasuna galtzen denean bakarrik baloratzen da». EAJk konstituzioari zilegitasunik ez ematea txarretsi du Lozak -argazkian, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Idoia Aierbe hil da, Mikel Zabalzarekin batera atxilotu eta torturatu zutena

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
DONOSTIA. Idoia Aierbe hil da, 1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza, Ion Arretxe eta Manuel Bizkairekin batera atxilotu eta torturatu zuen emakumea. Donostian atzeman zituzten, eta Zabalza hilda agertu zen egun batzuetara, Bidasoa ibaian. Haren bikotekidea zen Aierbe, eta torturaren ondorioak pairatu zituen geroztik. Arretxe iaz hil zen.
Kategoriak: Aktualitatea

De Miguelen defentsak dio bere bezeroak ez zuela kontratuetan esku hartu

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
GASTEIZ. Alfredo de Miguelen abokatu Gonzalo Susaetak epaiketako ondorioetan esan du bere bezeroak ez zuela esku hartu Arabako parke teknologikoetako kontratuetako esleipenetan, eta ez zuela, beraz, hala aberasteko asmorik. Haren esanetan, De Miguelek-eta enpresari bati eskatutako dirua ez zen komisio bat izan, baizik eta zor eskaera bat.
Kategoriak: Aktualitatea

Roberto Uriartek Elkarrekin Podemosen hautagaia izan nahi du Kongresurako

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
BILBO. Roberto Uriarte EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusi ohiak iragarri du Bizkaiko Elkarrekin Podemosen hautagaia izan nahi duela Espainiako Kongresuko hurrengo hauteskundeetarako. Primarioetarako hautagaitza aurkeztu du; Pilar Garridok, Aitzole Aranetak eta David Carracedok ere bai. Hilaren 15 eta 20 artean izango da bozketa.
Kategoriak: Aktualitatea

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, Altsasuko gazteak askatzearen alde

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
GASTEIZ. EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Altsasuko (Nafarroa) gazteak behin-behinean aske uzteko eskatzeko legez besteko proposamen bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, Giza Eskubideen Batzordean. Haien arabera, auzitegietako bidea agortuta ez dagoen artean gazteek libre behar dute. Duela bi urte atxilotu zituzten.
Kategoriak: Aktualitatea

Salbuespena, argitan

Berria: politika - az., 2018-12-05 00:00
«Guztia hasi zen urtea», hala izendatu du Paco Etxeberria Aranzadiko ikerlariak 1968 hura, Gipuzkoan zegoen giro politiko gatazkatsuari erreferentzia eginez. Zerrendatu ditu hori argitzeko gertakariak ere: Donostian ikurrina jartzen saiatu zireneko aldi hura, Guardia Zibilak Aberri Egunera zihoazen 30.000 laguni helmugara iristea eragotzi izana, Txabi Etxebarrieta eta Jose Pardinesen heriotza, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ikastoletako lan hitzarmena berritzeko akordioa itxi dute

Berria: gizartea - ar., 2018-12-04 18:27
Urtebete luze egin dute bi aldeek negoziazio mahaiaren alde banatan, eta azkenean gaur adostu dute hitzarmena LAB sindikatuak eta Ikastolen Elkarteak. Haren arabera, bi aldeek zazpi hilabeteko epea izango dute hitzarmena berritzeko, baina azken ituna itxi bitartean, hainbat hobekuntza sartuko dira indarrean. Aldaketak urtarrilean jarriko dituzte martxan. Horien arabera, 0-3 adin arteko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskaraz irakurtzeak teknikak dituelarik

Hitza: Iparraldea - ar., 2018-12-04 16:43
Euskaraz ez dakitenek euskarazko liburu bat irakurtzeko helburuz elkartu ziren buraso eta AEK-ko ikasleak Hiriburun atzo. Tailerrak, jokoak eztabaidak eta teknikak eskaini zizkien. Aitzaro Arano 20 bat pertsona hurbildu ziren, gehien bat burasoak, haurrak ikastola ala eskola elebidunetan dituztenak.“Nola euskarazko ipuin bat irakurri nire haurrari, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

EAJk eta PPk akordioa egin dute Bizkaian

A.Zabala, 2013-12-09

2014ko bizkaiko foru aldundiko aurrekontuen inguruan hitzarmena egin dute jeltzaleek eta popularrek. Gaur goizean sinatuko dute hitzarmena Esther Martinezek PPren izenean eta Lorea Bilbaok EAJrenean . Lorea Bilbaok gogorazi du 2014ko aurrekontuak posible izango direla hiru alderdiren borondateari esker, izan ere lehenengo bizkaiko sozialistekin lortu zuten akordioa.

 
Kultura

Gitarren doinuaz dantzatzeko jotak Aiko taldearen eskutik

A.Zabala, 2013-12-04

Aiko taldeak Soken Dantza deituriko diskoa aurkeztu du. Alvaro Garcia taldeko gitarristak hartzen du protagonismo guztia, berak konposatu eta interpretatu baititu dantzarako 12 doinu soilik gitarra erabiliz.

 
Politika

Goikoetxearen omenaldian bizikidetzaren aldeko mezua azpimarratu dute

N.Andres, 2013-11-22

20 urte pasa dira ETAk Joseba Goikoetxea ertzainburua hil zuela, eta bere senideek eta lagunek hainbat ekitaldi deitu zituzten gaur goizerako, biktima guztiei eta alderdi guztiei irekitako omenaldia izan zedin. Eta hala izan da, bertan izan baitira Carmen Gisasola eta Andoni Alza ETAtik aldendutako preso ohiak. Baita GALeko hainbat biktima ere, hala nola Pili Lasa eta Axun Zabala.Edurne Brouard HBko buruzagi historikoaren alaba ere bertan izan da. Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren hainbat ordezkarik ere parte hartu dute omenaldian, tartean Laure Mintegi, Rafa Larreina eta Pello Urizar

 
Politika

Tantaz tanta kaleak betez

A.Zabala, 2013-11-11

"Tantaz tanta"  ekimena aurkeztu zuten larunbatean Gernikan. Tantaz tantak biktima guztien aitorpena eta presoak etxeratzeko bidea aldarrikatuko du urtarrilaren 11n Bilbon. Presoen egoera "bakea lortzeko oztopoa" dela uste dute.

 
Atxilotuak / presoak

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena antolatu dute Gernikan

N.Uriarte, 2013-10-24

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena antolatu dute hainbat eragilek azaroaren 9rako Gernikako Astran

 
Sindikatuak

EAEko langabezia datuak oso txarrak direla baieztatu du Sordok

N.Uriarte, 2013-10-24

Unai Sordo CCOOeko Idazkari Nagusiak esan du EAEko langabezia datuak oso kezkagarriak direla eta bestelako politikak aldarrikatu ditu.