Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ipurtargiak, oraindik

Argia: haria - duela 5 ordu 7 min
Kategoriak: Aktualitatea

2030erako %37,5 CO2 gutxiago igorri beharko dute autoek, Europan

Berria: ekonomia - duela 5 ordu 8 min
Legea izan dadin Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onartu beharko dute, baina erakunde biek adostu dute zenbat CO2 gutxiago igorri beharko duten autoek: 2021. urtetik 2030. urtera %37,5 gutxiago. Helburu horren bidean, beste xede bat ezarri dute akordioan: 2025erako %15eko murriztea egotea. Furgoneten kasuan, %31 izango da jaitsiera. Adostasun horrek ez ditu asebete ingurumenaren aldeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

6.000 gazteri alokairurako laguntzak emateko Gaztelagun programa aurkeztu du Lakuak

naiz.info - duela 5 ordu 19 min
Urtarriletik aurrera, eta datozen hiru urteotan, 6.000 gazteri alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak emateko sortu duten Gaztelagun programa aurkeztu du Iñaki Arriola Lakuako Gobernuko Etxebizitza sailburuak. 54 milioi euroko aurrekontua du egitasmoak. 
Kategoriak: Aktualitatea

Greba mugagabea hasiko dute Biocompost de Alavan

Berria: ekonomia - duela 5 ordu 32 min
Hamabi urte daramatzate Biocompost de Alavako langileek Hiri Hondakin Solidoen planta kudeatzen. Aurten, enpresa batzordeak jakin du, urte horietako zerbitzuaren ondoren, lizitazioa irabazi duen enpresak ez dituela plantaren ustiaketarako lehiaketan eskainitako lan baldintzak betetzen. Baina esleipen kontratuan zehaztutako kanon ekonomikoa jasotzen du Gasteizko Udaletik. Biocompst de Alava Aldi...
Kategoriak: Aktualitatea

Talka espazio feminista okupatua errealitate bihurtu da

Argia: haria - duela 5 ordu 33 min
Gasteizko emakume* talde batek, "sistemaren partetik jasan behar dituzten erasoez kezkaturik", Zapatari kaleko 101. zenbakiko Álava-Velasco jauregia okupatu du, Talka izeneko proiektua sortzeko. Dagoeneko errealitate bihurtu den espazio feminista horren okupazioaren eta lehen orduetako bizitzaren irudiak bildu ditu Hala Bideok. Gainera, ekimenaren nondik norakoak jaso dituzte ...
Kategoriak: Aktualitatea

Agur Info7 Irratia, laster arte!

Argia: haria - duela 5 ordu 39 min
Info7 Irratiak agur esan du, Euskal Herriko uhinetan hutsunea utziz.13 urte hauetan egindako ibilbidean aurkitutako lagunak bildu zituzten Urruñako estudioetan abenduaren 15ean. Laster proiektu berri batekin itzuliko dira. Argazkia: Irantzu Pastor
Kategoriak: Aktualitatea

San Anton eguneko zozketarako txartelak salgai daude

Alea.eus - duela 5 ordu 47 min
Aurtengoan 30.000 txartel jarri dituzte salgai, 0,60 euroan.
Kategoriak: Aktualitatea

Frogatu dute Johnson & Johnson multinazionalak bazekiela haurrentzako hautsetan amiantoa erabiltzen zuela

Argia: haria - duela 5 ordu 54 min
1971. urtetik Johnson & Johnson farmazeutikak bazekien bere talko-hautsen produktu batzuetan amianto maila arriskutsuak zituztela, Reuters albiste agentziak egindako ikerketa batek frogatu duenez. Amiantoak minbizia eragiten du.
Kategoriak: Aktualitatea

Saltokiak igande eta jai egunetan ez irekitzeko kontzientziazio eta salaketa kanpaina abiatuko dute

naiz.info - duela 6 ordu 12 min
Igande eta jai egunetan saltokiak irekitzearen aurkako plataformak kontzientziazio eta salaketa kanpaina jarriko du martxan, «merkatariak, langileak eta kontsumitzaileak eskutik helduta» joan daitezen ordutegien liberalizazioaren aurrean eta «kontsumo basatia» sustatzen duten ereduen aurrean.
Kategoriak: Aktualitatea

Greba mugagabea hasiko dute hiri hondakin solidoen plantako langileek

Alea.eus - duela 6 ordu 12 min
Ferrovialek eta FCCk osatzen dute Arabako hiri hondakinen Jundizko planta kudeatzen duen aldi baterako enpresa elkartea.
Kategoriak: Aktualitatea

Lekeitioko batzokian pintaketak egin izana gaitzetsi du EAJk

Berria: politika - duela 6 ordu 15 min
Halako erasoak "denboraz, lekuz eta ulermenetik kanpo" daudela salatu du Bizkai Buru Batzarrak eta horien helburu bakarra "herritarren artean haserrea eta gatazka eragitea" dela ohartarazi du. Bide batez, Ertzaintzari babesa adierazi nahi izan dio jeltzaleen Bizkaiko buruzagitzak, haren lana goraipatuz: "Ertzaintza polizia integral eta demokratikoa da eta baita gure autogobernuaren parte ...
Kategoriak: Aktualitatea
Artea

Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

j.jubera, 2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.

 

Gorka Knorr

a.ortega, 2017-09-29

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.

 

Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du irailaren 30ean Bilbon

a.ortega, 2017-09-29

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.

 

Bartzelonatik: CUP-en ekitaldia erreferendumaren kanpainan

a.ortega, 2017-09-29

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat. 

 

Ikasle greba Katalunian

a.ortega, 2017-09-29

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen!