Skip to main content
bannerra

Albisteak

Kontsulta bat hasi du Realak, apustu etxeen babesletzari buruz

Berria: kirola - duela 6 ordu 15 min
Apustu etxeekin babesletza akordioak sinatu, bai ala ez. Gaia kontsultara eramango dute Realeko zuzendaritzak. Galdeketa jarri du abian klub zuri-urdinak: gaur hasita, ostegun gauerdira bitartean eman dezakete botoa hamasei urtetik gorako bazkideek, Realaren web orriaren bidez. Jokin Aperreibai presidenteak sinatutako gutun batean eman dituzte azalpenak: "Mugitzen garen ingurunean, marka horien ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Baztango komertzio txikiaren aldeko benetako spota

naiz.info - duela 6 ordu 37 min
Hautsak harrotu zituen harategiko lapurretaren ostean, salmentan sustatzeko bideoa kaleratu du Bertan Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak 
Kategoriak: Aktualitatea

Aurpegiak ezagutzeko sistema erabili du abeslari batek erasotzaileak zelatatzeko kontzertu batean

Argia: haria - duela 6 ordu 51 min
Taylor Swift abeslariak ikusleen aurpegiak arakatu zituen kiosko batean ezkutatutako sentsore biometrikoen bitartez, The Rolling Stone aldizkarian irakur daitekeenez.
Kategoriak: Aktualitatea

Poliziak Biarrizko kaleak hartu ditu G7aren goi-bilera prestatzeko hitzorduaren harira

naiz.info - duela 6 ordu 59 min
Heldu den udan G7 taldeak Biarritzen egingo duen goi-bilera prestatzeko Jean-Yves Le Drian ministroa eta 150 enbaxadore hirian daudela-eta, segurtasun neurri handiak hartu dituzte. Herritarrek, tartean «txaleko horiek» eta Bizi! mugimenduko kideek, kalean protesta egin dute eta hainbat unetan Poliziak gasa eta gomazko pilotak jaurti dizkie.
Kategoriak: Aktualitatea

Auzitegiak ez du onartu Skolae hezkidetza programa etetea

Berria: gizartea - duela 7 ordu 4 min
Nafarroako Gobernuak hezkuntzaren arloan legealdi honetan egindako apustu nagusietako bat da Skolae programa, hezkidetza bultzatzea helburu duena. Eskuineko sektoreak irmo ari dira haren aurka -joan den larunbatean bertan elkarretaratzea egin zuten Iruñean-, eta auzitegietara ere jo dute. Ez dute lortu, ordea, lehen helburua: programa etetea. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian salaketa ...
Kategoriak: Aktualitatea

Alavesek eta Athleticek gol aukerarik gabeko derbia jokatu dute

Alea.eus - duela 7 ordu 8 min
Arabarrek eta bizkaitarrek hutsean berdindu dute, tentsio handiko lehia baten ostean.
Kategoriak: Aktualitatea

Diasporaren gutun lehiaketa

naiz.info - duela 7 ordu 21 min
Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek  Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa antolatu dute seigarrenez.  
Kategoriak: Aktualitatea

Bake prozesua erdigunean Parisko auziaren lehen saioan

naiz.info - duela 7 ordu 33 min
Jeff Mateo, Terexa Lekunberri, Grazi Etxebehere, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea euskal herritarren kontrako auzia abenduaren 17an hasi zen Parisko zigor auzitegian. Lehen auzi saioan Euskal Herritik joandako berrogei lagunen babesa ukan zuten auzipetuek. Epaileei emandako erantzunak xehetasunez jaso zituen Parisen den Antton Etxeberri Mediabasken zuzendariak.
Kategoriak: Aktualitatea

Justizia Ministerioarekin izandako elkarrizketen berri emango dute bakegileek bilkura publikoetan

naiz.info - duela 7 ordu 43 min
Luhusoko atxiloketen bigarren urtemugan eta Parisko mobilizaziotik urtebete igaro denean, Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan bilkura publikoak egingo dituzte bakegileek, Justizia Ministerio frantsesarekin izandako azken elkarrizketen berri eman eta urtarrilaren 12ko mobilizazioaren garrantzia azpimarratzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Palestinarren hankak Israelgo frankotiratzaileen jomuga

Argia: haria - duela 8 ordu 53 seg
Gazako mugan dauden soldadu israeldarrek azken hilabeteetako protesten aurka egin dute tiro askotan. Associated Press albiste agentziak argazki erreportajea egin du, argi utziz militarrek hankei egin dietela tiro batez ere.
Kategoriak: Aktualitatea

Orio eta San Juan Kontxan nagusi

m.castelo, 2017-09-11

 
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.

 
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.

 
Herri mugimendua

Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

a.ortega, 2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.

 
Futbola

Martxan da Reala

a.ortega, 2017-07-07

Talde txuri-urdinara Europan arituko da denboraldi honetan eta iazko joko eta emaitza onei eutsi nahi die Eusebioren taldeak. Hiru lehiaketetan itxura ona eman nahi dute gipuzkoarrek, etxeko jokalariak ardatz hartuta. Nobedade nagusiak, Diego Llorenteren fitxakete eta Yuriren irteera. 

 

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek

a.ortega, 2017-07-06

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek