Skip to main content
bannerra

Albisteak

Urtea lasterka eginez bukatzeko hitzordua Baionan

naiz.info - duela 8 ordu 30 min
Abenduaren 30ean Urte Hondarreko Lasterketaren hemezortzigarren edizioa iraganen da Baionan. Aviron atletismo taldeak antolaturiko proba urte amaieran Ipar Euskal Herrian egin ohi direnen artean nagusietarikoa da. Izena hilaren 28ra arte eman daiteke.
Kategoriak: Aktualitatea

Apustu etxeak, Aiaraldean ere gehiagora doan fenomenoa

Argia: haria - duela 8 ordu 30 min
Apustu etxeen fenomenoa geroz eta zeresan handiagoa sortzen ari da. Eskualdean ere badute presentzia horrelako establezimenduek, eta gazteen arten ere geroz eta jendarteratuago dago jokoa. Deustuko Unibertsitateak egindako inkesta baten arabera, 12-22 urte bitarteko hiru gaztetatik batek jokatu du noizbait dirua.
Kategoriak: Aktualitatea

Mediterraneoan hil diren 35.000 migranteren izen-abizenak jarri dituzte Bartzelonako metroan

Argia: haria - duela 8 ordu 42 min
Europako migrazio eta aterpe politikek Mediterraneo itsasoan 35.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin dutela salatu dute ekimenarekin.
Kategoriak: Aktualitatea

Hiru gizon atxilotu dituzte genero indarkeriagatik

Argia: haria - duela 8 ordu 42 min
Udaltzainek bi emakume ospitalera eraman dituzte zauriak sendatzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Urre berdea ateratzeko, errota berri bat

Argia: haria - duela 8 ordu 55 min
Oliba biltzeko eta ehotzeko kanpaina ondo hasi da Erroizen, eta dolare berrian kalitateko 80.000 kilo oliba inguru jasotzea espero du Mikel Izagirrek.
Kategoriak: Aktualitatea

"Dragatzeak material kutsatzaileak hedatzeko arriskua dakar"

Argia: haria - duela 8 ordu 57 min
Abrako itsas hondoan harea erausteari utzi diezaiotela eskatzeko elkarretaratzea egin zuten Getxon abenduaren 15an, talde ugarik deituta. Bilboko Portuko Erdialdeko Kaian bete-lanak egiteko gura dute harea; aurkarien esanetan, ingurumenari kalte larriak eragin diezazkioke itsaspeko hondarra mugitzeak.
Kategoriak: Aktualitatea

Bi epaile auzitik baztertzea eskatzeagatik 600 euroko isuna ezarri diete Altsasuko gazteei

Argia: haria - duela 9 ordu 2 min
Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta.
Kategoriak: Aktualitatea

Aitor Zabaletaren hiltzailea agur nazia egiteagatik atxilotu dute Belgikan

Argia: haria - duela 9 ordu 10 min
Ricardo Guerra, duela 20 urte Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean Aitor Zabaleta hil zuen neonazia, Bruselan atxilotu dute Atletico Madrileko beste hainbat zale faxistekin batera agur naziak egiteagatik.
Kategoriak: Aktualitatea

Garoñako zesioari buruzko azalpenak eman beharko ditu Espainiako Gobernuak

Alea.eus - duela 10 ordu 16 min
ALEAk zabaldutako informazioan oinarrituta,  Juantxo Lopez de Uralde diputatuak galdera aurkeztu du Kongresuan.
Kategoriak: Aktualitatea

Lohi gorri erradioaktiboa Baionako portuan

naiz.info - duela 10 ordu 55 min
Gutienez 2.000 tona bauxalina garraiatu dira Paca eskualdetik Baionako portuan instalatuko den laminagailu gunera. Inguruko auzoek erradioaktibitate naturalaren tasa baino ainitzez gehiago arnastu beharko dute, horrek osasunarentzat duen arriskuarekin.
Kategoriak: Aktualitatea

Aitor Zabaleta hil zutenetako bat atxilo Belgikan

Berria: gizartea - duela 17 ordu 55 min
Suburbios Firm talde faxistako 30 bat ultra atxilotu zituen joan den astean Poliziak Brugge hirian (Belgika), hango futbol taldearen eta Atletico Madrilen partidaren atarian. Abc egunkariak atzo jakinarazi zuenez, Ricardo Guerra da haietako bat. Hamazazpi urteko espetxe zigorra jarri zioten Guerrari Aitor Zabaleta hiltzeagatik, eta hirugarren graduan dago gaur egun. Hortaz, epailearen baimenarekin...
Kategoriak: Aktualitatea

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

a.ortega, 2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela. 

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".

 

 

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

 
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

 
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.