Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ez hotz, ez bero

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
Epailea. Mateu Lahoz. Txartel horiak erakutsi dizkie: Alaveseko Duarteri, Bastoni; eta Athleticeko Dani Garciari, Iñigo Martinezi. Bestelakoak. 19.349 ikusle bildu ziren Mendizorrotzan. Alavesek eta Athleticek hiru puntuak batu nahi zituzten, beren helburuetan beste urrats bat egiteko. Arabarrek Europako postuetan sendotzea bilatzen zuten, eta bizkaitarrek jaitsiera postuetatik irtetea. Baina ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Julen Retegik beste urtebeterako berritu du

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
PILOTA. Bulegoetan mugimenduak izan dira azken egunetan Aspe enpresan. Joan zen ostiralean, Aspek jakinarazi zuen Iñigo Martinezek eta Aitor Irustak ez zutela enpresan jarraituko. Atzo, berriz, Aspek bi pilotariren kontratu berritzeen berri eman zuen: Julen Retegik eta Aitor Elordik beste urtebeterako luzatu dute kontratua. Retegi Bik, beraz, hamabosgarren urtez jarraian jokatuko du ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Baskoniak ez du atseden hartzeko astirik: gaur Kanaria Handian ariko da, Euroligan

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
SASKIBALOIA. Ez du atsedenik Baskoniak. Bi egunean behin partida bat jokatzen ari da. Gaur, Kanaria Handian (Espainia) arituko da, Euroligako 13. jardunaldian (21:30). Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, bost partida irabazita. Halaber, sasoi onean dira Euroligan: Kanaria Handiak irabazi egin ditu azken hiru partidak; eta Baskoniak azken lau neurketatik hiru. Irabazleak gertu izango du ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gernikak, IDK-k eta Araskik Espainiako Kopa jokatuko dute

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
SASKIBALOIA. Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeek Espainiako Kopa jokatuko dute, martxoaren 1ean, 2an eta 3an, Gasteizen. RPK Araskik ziurtatua zuen Kopan aritzea, berak antolatuko baitu lehiaketa. Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoa, berriz, orain arte egindako lan bikainari esker sailkatu dira: bizkaitarrak hirugarren postuan dira, eta donostiarrak, bosgarrenean.
Kategoriak: , Aktualitatea

Positibo bat izan zen Eusko Label ligara igotzeko kanporaketan

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
ARRAUNA. Traineru Kluben Elkarteak (TKE) atzo jakinarazi zuenez, positibo bat izan zen Eusko Label ligara igotzeko kanporaketan. Bost traineru aritu ziren lehian: Isuntza, Meira, Ares, Astillero eta San Juan. TKEko Diziplina Batzordeak txostenaren berri du jada, eta hurrengo asteetan emango dute informazioa kasu horren inguruan.
Kategoriak: , Aktualitatea

Bilbo Mendi Film jaialdiak 12.000 ikusle bildu ditu aurten

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
Balantzea egiteko ordua da Bilbo Mendi Film nazioarteko jaialdiarenarduradunentzat, hamar eguneko eta 58 filmeko edizioa bukatu eta gero. Kopuruei begiratuta, arrakastatsua izan da: 12.008 ikuslek ikusi dituzte mendiari, naturari, muturreko kirolei eta abenturari buruzko filmak, inoiz baino gehiagok. Iazko jaialdiarekin alderatuta, %15 ikusle gehiago dira. Urte osoko eskaintza aintzat hartuta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Mitikile-Larrori

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
Herriko pilotalekuaren ondoan dagoen aparkalekutik abiatuko gara, eliza behean utzita. Iparraldera jo eta berehala, errepidearen ondoan Larrori jartzen duen lehen bide seinalea ikusiko dugu. Itzulia erabat balizaturik dago, eta ez dago galtzeko arriskurik. Herriko eskola eskuinean utzi, eta Nabarrengose aldera doan errepide nagusira aterako gara. Bide bazterretik hirurehun bat metro egin beharko ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Suitzar mendi bateko gidari

Berria: kirola - duela 18 ordu 37 min
Igeldoko jolas parkeko suitzar mendian bidaiatuko balu bezala. Horrela ari da azkenaldian Reala, eta haren gidari lanak egiten ari da Asier Garitano entrenatzailea. Bergarakoak taldearen ardura hartu zuenetik sailkapenean gora eta behera dabiltza txuri-urdinak, etenik gabe, Espainiako Ligari emozio pixka bat gehitu nahiko baliote bezala.Munduan oraindik martxan dagoen gisa horretako atrakziorik ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Literatura

RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

n.falagan, 2017-06-06

Iragan den maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta Bilboko ikastexe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.

 

Irene Arrarats: "Wittigen pentsamendua feminista delako da unibertsala"

i.elizalde, 2017-06-01

Lisipe bildumaren hirugarren argitaratu berri du Susak: "Pentsamendu heterozuzena". Monique Wittigen saiakera bilduma bat da eta "The Straight Mind" oinarri hartuta itzuli dute.

 
Politika

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da

n.falagan, 2017-05-24

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da. Kalitatezko hezkuntza bat bultzatu nahi dute. Hori dela eta, hezkuntza akordio bat luzatu nahi diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jendeari. 

 
Biolentzia

Indarkeriaren biktima ezberdinen testigantzak Nafarroako parlamentuan

b.zarrabeitia, 2017-05-22

Biolentzia politikoa pairatu duten askotariko pertsonen testigantzak jaso ditu Nafarroako parlamentuak. Foro Sozialak egindako lanari esker ETA, GAL, tortura edo dispertsioa pairatu duten pertsonak bildu ziren.

 
Musika

Chris Cornell handiak bere buruaz beste egin du

b.zarrabeitia, 2017-05-19

52 urte zituela, Soundgarden taldeko abeslari zen Chris Cornell-ek bere buruaz beste egin du Detroiten bere azken emanaldia eskaini eta gutxira.

 
Futbola

Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua txapeldunen agur zuri-gorria

b.zarrabeitia, 2017-05-19

15 urte eta hainbat titulu eskuratu ondoren, Athletic-eko jokalari diren Eli Ibarrak, Iraia Iturregik eta Irune Muruak. Hirurek taldekide eta Josu Urrutia presidentearen babesa jaso dute Lezaman