Skip to main content
bannerra

Albisteak

Suitzar mendi bateko gidari

Berria: kirola - duela 18 ordu 15 min
Igeldoko jolas parkeko suitzar mendian bidaiatuko balu bezala. Horrela ari da azkenaldian Reala, eta haren gidari lanak egiten ari da Asier Garitano entrenatzailea. Bergarakoak taldearen ardura hartu zuenetik sailkapenean gora eta behera dabiltza txuri-urdinak, etenik gabe, Espainiako Ligari emozio pixka bat gehitu nahiko baliote bezala.Munduan oraindik martxan dagoen gisa horretako atrakziorik ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ruper Ordorikaren 23 neguak

Berria: kultura - duela 18 ordu 15 min
Gabonetako otorduak nola, Ruper Ordorikaren kontzertua ezinbestekoa da Bilboko Kafe Antzokiaren egitarauan. Gabonetako ezinbesteko beste saio bat da ikusle askorentzat, eta hala da Ordorikarentzat berarentzat ere. Larunbatean 23 urte bete zituen aretoak, eta urtero egin du han emanaldiren bat; bere ibilbidean grabatu dituen bi zuzeneko diskoak ere bertako kontzertuetatik atera dira. Etxean bezala ...
Kategoriak: Aktualitatea

Noiz eta nola ez, ordea

Berria: kultura - duela 18 ordu 15 min
'Manifestu bat'Konpainia: Beheko Larraine. Egilea: Gaizka Sarasola Iarzabal. Zuzendaria eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea. Argiak: Andoni Mendizabal Andonaegi. Txalaparta: Arkaitz Lasarte Olano, Ander Zabaleta Barberena. Lekua: Irurtzungo kultur-etxea. Eguna: Abenduak 14.Abenduko hotza zegoen Irurtzungo kultur etxearen kanpoaldean, baina Beheko Larraine konpainiaren azken sorkuntza ikusteko ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Another Day of Life', Europako animaziozko pelikularik onena

Berria: kultura - duela 18 ordu 15 min
ZINEMA. Larunbatean egin zen EFA European Film Awards sarien banaketa, Sevillan (Espainia), eta 2018ko Europako animaziozko film onenaren saria jaso zuen bertan Another Day of Life filmak. Raul de la Fuente iruindarrak Damian Nenow poloniarrarekin batera zuzendutako pelikula da, eta, ekoizpena poloniarra dela azpimarratzen den arren, Donostiako Kanaki etxearen ekarpena funtsezkoa izan da.Ryszard ...
Kategoriak: Aktualitatea

Suede, Rosalia, The Strokes eta Thom Yorke, BBK Liven

Berria: kultura - duela 18 ordu 15 min
MUSIKA. Uztailaren 11tik 13ra egingo da 2019ko Bilboko BBK Live jaialdia, eta programazioaren berri eman du Last Tour ekoiztetxeak. Besteak beste, Idles, Slaves, Shame, Viagra Boys, Sleaford Mods, Nathy Peluso, Olatz Salvador eta EraBatera musika taldeak izango dira jaialdian.
Kategoriak: Aktualitatea

Zero aretoa ireki du Guggenheim museoak

Berria: kultura - duela 18 ordu 15 min
ARTEA. Atarian zegoen gela egokitu du Bilboko Guggenheim museoak, eta azpiegituraren eraikuntza prozesua ardatz hartzen duen sei minutuko bideoa jarri dute bertan ikusgai. Bisitariei «harrera» egitea du helburu, eta sarrera doakoa da. Local Projects enpresak diseinatu du.
Kategoriak: Aktualitatea

Aberatsa

Berria: kultura - duela 18 ordu 15 min
'68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian. 1968-2018'Non: Bilboko Arte Ederren Museoan. Noiz arte: Apirilaren 28ra arte.Ehun eta hamar urte bete dira Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu zenetik, eta, era berean, Petronor enpresak 50 urte bete ditu. Azken horrek babesten du Bilboko Museoak azken urteetan aurkeztu dituen asmo handieneko proiektuetako bat: euskal artearen azken ...
Kategoriak: Aktualitatea

Klima aldaketaren aurkako itunaren epeltasuna salatu dute nazioarteko eragileek

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
Katowiceko COP24ko goi bilerak zeresana ematen jarraitzen du, ez soilik topaketa egun bat gehiago luzatu behar izan zutelako eta ituna egunaren azkenetan adostu ahal izan zutelako, baizik eta akordioaren beraren eduki eskasagatik. Nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek testuaren epeltasuna salatu dute, eta estatuei anbizio falta egotzi diete. Antonio Guterres Nazio Batuen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bretainia bateratzearen aurka bozkatu du Loire-Atlantiqueko kontseiluak

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
NAONED. Loire-Atlantiqueko Kontseiluak Bretainia bateratzearen aurka bozkatu du. Bretainiako eskualdeak, lau departamenduk osatua, lurralde historikoaren zati gehiena hartzen du. Loire-Atlantique departamendua, Naoned (Nantes) hiriburutzat duena, Pays de la Loire eskualdearen zati da. Loire-Atlantiqueko kontseiluko 62 kideetatik 30ek Bretainia eskualdean sartzearen aurka bozkatu zuten atzo; 55 ...
Kategoriak: Aktualitatea

Artur Masen inhabilitazioa urtebete eta hilabete batera murriztu du Gorenak

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak Artur Masi, Joana Ortegari eta Irene Rigauri ezarritako inhabilitazio zigorrak murriztu ditu; Masena bi urtetik urtebete eta hilabete batera murriztu dute. Ortegarena eta Rigaurena, bederatzi eta sei hilabetera. 2014ko azaroaren 9ko galdeketagatik zigortu zituzten. Kataluniako preso politikoak, berriz, Espainiako Gobernua Estrasburgora eramatea aztertzen ari ...
Kategoriak: Aktualitatea

Indiako armadak zazpi zibil hil izanak protesta handiak eragin ditu Kaxmirren

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
SRINAGAR. Indiako jazarpenak protesta ugari eragin ditu azkenaldian Kaxmirren. Larunbatean izandako manifestazioan zazpi zibil hil zituen armadak, eta horrek protestak areagotzea eragin du. Atxiloketak ere etengabeak dira. Tartean, Yasin Malik JKLF Jammu eta Kaxmir Askatzeko Mugimenduko burua atxilotu dute. Independentziaren borrokak 40 urte bete ditu, eta urteotan 75.000 lagun hil dituzte. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Corbynek Mayren kontrako zentsura mozioa jarriko duela iragarri du orain

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
LONDRES. Jeremy Corbynek Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren kontrako zentsura mozioa jarriko duela iragarri zuen atzo. Komunen Ganberako bozketa urtarrilera atzeratu izanak eragin du oposizioko buruzagi laboristak jarrera aldatzea. Mayk brexit-aren inguruko bigarren erreferenduma egitea baztertu du, argudiatuz herritarrek demokrazian duten konfiantza hautsiko litzatekeela.
Kategoriak: Aktualitatea

Hungarian milaka lagun atera dira kalera lehen ministroaren politikak salatzera

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
BUDAPEST. Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren politiken kontrako protestek ez dute etenik. Oposizioko alderdien deialdiari erantzunez, azken egunotan milaka lagun atera dira kalera. Esklabotasunaren Legea deitu dutenak zalaparta handia eragin du; izan ere, ordu estrak 250 ordutik 400era igotzea baimentzen du lege horrek.
Kategoriak: Aktualitatea

Ford enpresak gizateriaren aurka eginiko delituak

Berria: mundua - duela 18 ordu 15 min
Joan den astean jakinarazi zuen San Martingo auzitegi batek Ford multinazionalaren bi enpresaburu ohiren aurkako sententzia. Diktaduran langileen 24 ordezkariren bahiketetan eta torturetan izan zuten erantzukizuna epaitu zuen auzitegiak —ahozko epaiketak ia urtebete iraun du—. Argentinako justiziak lehen aldiz eman du epai bat enpresa multinazional batekin zerikusia duen kausa batean; ...
Kategoriak: Aktualitatea

Mitxel Lakuntza izango da ELAko idazkari nagusia apiriletik aurrera

Berria: ekonomia - duela 18 ordu 15 min
Ezaguna zen Adolfo Muñozek ELAko idazkaritza nagusia utzi behar zuela, adinaren mugak behartuta. Ez zen ezaguna, ordea, haren ordezkoa nor izango zen. Atzo arte. Sindikatuak lemazain berriaren izena jakinarazi du: Mikel Lakuntza (Iruñea, 1976), Nafarroako ELAko koordinatzailea azken hamalau urteetan.Sindikatuak, ohar batean, ezagutarazi du Nazio Batzordeak Lakuntza proposatuko duela idazkaritza...
Kategoriak: Aktualitatea

Ibilgailu gidaridunei ere baldintzak jartzen dizkien legea egiten ari da Tapia

Berria: ekonomia - duela 18 ordu 15 min
Taxilarien eta IG ibilgailu gidaridunen arteko gatazka berpiztu aurretik itzali nahi du Eusko Jaurlaritzak. Legea prestatzen ari da bi sektoreen eginbeharrak eta baldintzak zehaztu eta «modu harmoniatsuan» bizi daitezen. Funtsean, taxiaren nagusitasunean oinarrituko da bizimodu hori, gobernuak ez baitu espero IG baimen gehiago ematea hurrengo urtean, ezta eskatzaileak Uber eta Cabify ...
Kategoriak: Aktualitatea

320.227

Berria: ekonomia - duela 18 ordu 15 min
LANDABENEK 2019AN EGIN BEHAR DITUEN AUTOAKT-Cross modelo berria izan arren, 2019an VW Nafarroak ez du asko handituko ekoizpena. Jakinarazi duenez, 320.227 auto egingo ditu: 177.827 Polo eta 142.400 T-Cross. Poloren ekoizpena asko jaitsiko da, aurten, 270.000tik gora izango direlako. Salmentan jarriko dituzten lehen T-Cross autoak aste honetan dituzte egitekoak. Kontratazio berriak espero dituzte.
Kategoriak: Aktualitatea

EHNEk arkumez betetako kamioi bat gelditu du

Berria: ekonomia - duela 18 ordu 15 min
AURITZ. EHNEk «ahalik eta kontrol gehien» egiteko eskatu du Hego Euskal Herrian kontsumitzen den arkumearen jatorria egiaztatu eta iruzurrak eragozteko. Bildotsez kargatutako kamioi bat geratu zuten sindikatuko kideek, atzo, Auritzen (Nafarroa), Frantziako inportazioek merkatua prezio txikiko arkumez betetzen dutela salatzeko, eta prezio duinak eskatzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

«Arazoa ez da desagertuko»

Berria: gizartea - duela 18 ordu 15 min
Urrunekoa zirudien krisia Euskal Herriko kaleetara ekarri zuten ehunka migratzailek udan: jaioterrietatik ihesi doazen gizon-emakumeak hezur-haragizkoak bihurtu dira; euren minak, beldurrak eta aldarrikapenak interpelazio bihurtu dira herritarrentzat eta erakundeentzat. Elkartasun sareak sortu dira han eta hemen: etxeetan, lokaletan, kiroldegietan eman diete ostatu herritarrek, eta urratsak ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Inor ez da ilegala' aldarrikatuko dute zapatuan Gernikan

Berria: gizartea - duela 18 ordu 15 min
Busturialdera (Bizkaia) iritsitako etorkinen egoera salatu eta harrera «integrala» eskatuko dute larunbat honetan, Gernika-Lumon, eskualdeko harrera taldeak antolatutako mobilizazio batean. Instituzioek «euren ardura bere gain hartzea eta eskura dituzten baliabideak eskaintzea» nahi dute, eta nabarmendu dute «errefuxiatuek autonomia osoa ahalik eta azkarren edukitzera» bideratu behar direla ...
Kategoriak: Aktualitatea
Futbola

Merezitako omenaldia jaso du Aintzane Encinasek

I.Esnaola, 2017-05-17

13 denboraldi eta 388 partidaren ostean, Realeko kapitaina den Aintzane Encinasek agur esango dio talde txuri-urdinari. Zubietan jokatutako azken norgehiagokan taldekide, zaletu eta aurkarien berotasuna jaso zuen.

 
Beste batzuk

Izagirre eta Landa, txanponaren bi aldeak

I.Esnaola, 2017-05-16

Erorikoaren ondoren, biharamun garratza izaten ari da Mikel Landarentzat. Arabarrak gorputz osoa minduta dauka.

 
Futbola

Gorka Iraizozen agur hunkigarria

I.Esnaola, 2017-05-16

San Mamesen, zaletuek euren taldeko ikurretako bat agurtzeko beta izan zuten. 10 denboraldiren ostean, Gorka Iraizozek merezitako omenaldia jaso zuen Katedralean.

 

GUREAN GAUR | 2017/05/10

I.Esnaola, 2017-05-11

Itun Herritarra aurkeztuko du Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Bilbon. Bestalde, protesta artean hasi da Zubietako errauskailuren eraikuntza. Horiek eta beste izan dira albiste gurean gaur.

 

Protesta artean hasi dituzte Gipuzkoako errauste plantaren lanak

I.Esnaola, 2017-05-10

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du lurraldean hondakinen kudeaketan egon diren "debate infinituek" eragindako "paralisia" gainditu egin dutela. Planta eraikiko dute gunearen kanpoaldean, protesta egin dute Erraustegiaren Aurkako Plataformako kideek, EH Bildu eta Ahal Duguren babesarekin.