Skip to main content
bannerra

Albisteak

Neska bat hilik aurkitu dute bide bazter batean

Berria: gizartea - duela 17 ordu 58 min
SESTAO. Ertzaintzak 14 urteko neska baten hilotza aurkitu zuen atzo Sestaon, harrobi zahar baten hormen ondoan, BI-628 errepideko biribilgune batetik gertu. Poliziak jakinarazi du ez duela indarkeria zantzurik aurkitu. Adingabearen familiak salaketa jarria zuen, desagertuta zegoelako.
Kategoriak: Aktualitatea

Aniztasunaren erronka nagusiak, lana eta kirola

Berria: gizartea - duela 17 ordu 58 min
IRUÑEA. Nafarroako LGTBI kolektiboak diskriminatuta sentitzen dira gizartearen «hainbat esparrutan»; batez ere, lanean eta kirolean. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ikerlan batek jaso du hori. Kolektiboek «jarrera ona» antzematen dute Nafarroako Gobernuaren aldetik.
Kategoriak: Aktualitatea

'Talka' proiektu feminista hasi dute, etxe bat okupatuta

Berria: gizartea - duela 17 ordu 58 min
GASTEIZ. Emakume talde batek Araba-Velasco jauregia okupatu du iragan asteburuan. Talka izeneko proiektu feminista abiarazi dute han. Emakume ororen espazio izateko asmoarekin sortu dute, baita «autogestioa, okupazioa eta autodefentsa feminista» aldarrikatu ere. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Urrezko Danborra, etxegabetzeen aurkako borrokari

Berria: gizartea - duela 17 ordu 58 min
DONOSTIA. Rosa Garcia Kaleratzeak Stop elkarteko kideak jasoko du 2019ko Urrezko Danborra. Garciak «bihotzez» eskertu du saria, eta gaineratu du «plataforma oso bati egindako aitortza» dela. Eneko Goia alkateak atzo goizean ezagutarazi zuen herri galdeketaren emaitza.
Kategoriak: Aktualitatea

Balluerka: «Medikuntzako matrikulazio eredu berriak kudeaketa erraztuko du»

Berria: gizartea - duela 17 ordu 58 min
Nekane Balluerka EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Medikuntzako graduko matrikulazio eredu berria defendatu du. Hamar tokitik lau euskarazko ikasleentzat izango dira, datorren ikasturtetik aurrera. Horrekin, batetik, baliabideak «hobeto» kudeatu nahi ditu EHUk, eta, bestetik, baldintzatutako matrikulak gutxiagotu. «Matrikula horiek zailtzen dute gure erkidegoko ikasleen sarbidea, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gorenak ez du geldiarazi Franco ateratzeko asmoa, baina zabalik utzi du atea

Berria: gizartea - duela 17 ordu 58 min
Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko prozesua joan den azaroaren 8an abiatu zuen Espainiako Gobernuak. Diktadorearen familiak helegitea ipini zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, gobernuak «hainbat irregulartasun» egin dituelakoan. Epaileek erabaki bat hartu artean asmo hori bertan behera uzteko eskatu zuen familiaren abokatuak. Gorenak ez du onartu eskaria, ordea; adierazi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Armagabetzeko ari zirela berretsi dute bost auzipetuek, Parisen

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
Maiatzaren 4an ETAk bere ibilbidea bukatutzat eman zuenetik lehen epaiketa handia abiatu zuten atzo, Parisen. Epaitegiaren aitzinean, bost euskal herritar: Xabier Goienetxea eta Iñaki Reta ETAko kide ohiak, eta haiek aterpetzea leporatzen dieten Teresa Lekunberri, Jeff Mateo eta Graxi Etxebehere. Frantziako Poliziak 2015eko uztailean atxilotu zituen bostak, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), ETAren ...
Kategoriak: Aktualitatea

PSEren iritziz, «birpentsatu» egin behar da Memoria Lantaldea

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
Adostasunik lortu ezinik jarraitzen du Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak. Atzo bildu ziren indar politikoak. Ekarpenak eta proposamenak egin behar zizkioten Ana Oregi lantaldeko buruak (EAJ) osatutako txostenari. PSE-EEk adierazi du ez dagoela ados Oregik aurkeztutako dosierrarekin. Gainontzeko alderdiek —EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos— «diskrezioz» ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bi epaile ezestea eskatzeagatik, isuna ezarri diete Altsasuko gazteei

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
Ez dute aintzat hartu, eta, gainera, 600 euroko isuna ezarri diete. Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta. Alta, botere judizialaren lege organikoaren 69. artikuluaren inguruko Auzitegi Nazionalaren areto bereziak ebatzi du eskaera atzera botatzea, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Macron ez da gaur Miarritzeko bilkuran izanen

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
MIARRITZE. Frantziako Errepublikako presidente Emmanuel Macronek bertan behera utzi du Miarritzera (Lapurdi) egitekoa zuen bisita. Gaur goizerako Miarritzeko Herriko Etxean bilkura bat iragarria zuen heldu den agorrilan iraganen den G7a prestatzeko, eta ondoren, G7ari begira Frantziak ezarri dituen lehentasunak aurkeztu beharra zituen, Bellevue kasinoan, nazioarteko enbaxadoreen, nazioarteko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gasteizko Udalak luzatu egingo ditu aurrekontuak

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
GASTEIZ. Ez dituzte onartu 2019ko aurrekontuak Gasteizko Udalean. EAJk eta PSE-EEk daude agintean, baina ez dute oposizioaren babesa jaso. Gobernuak atzera bota du aurrekontu proiektua, eta 2018koa luzatuko du —2017koa ere luzatu egin behar izan zuen—. Joan den astean, gauza bera gertatu zen Arabako Foru Aldundian.
Kategoriak: Aktualitatea

Ez dute Juan Carlos I.a ikertzeko batzordea sortuko

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
IRUÑEA. Nafarroako Legebiltzarrak ez du Juan Carlos I.a Espainiako errege ohia ikertzeko batzorderik osatuko. Helburua zen aztertzea ea Nafarroako funtsak gastu pertsonaletarako erabili zituen. Kasua ikertzeko batzorde sortzearen kontra bozkatu dute Geroa Baik eta UPNk. Alde agertu dira Ahal Dugu eta EH Bildu.
Kategoriak: Aktualitatea

Jihadismoarekin lotuta, atxiloketa bat Gasteizen

Berria: politika - duela 17 ordu 58 min
GASTEIZ. Espainiako Poliziak ustezko jihadista bat atxilotu zuen atzo Gasteizen. Talde terroristako kide izatea eta gazteak jihadismorako atzematea leporatu diote. Islamiar kultura elkarteko presidentea da eta Barne Ministerioak jakinarazi duenez, kargua erabilitzen zuen «sinesmen jihadista» zabaltzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Grande-Marlaskarekin bildu da gaur Beltran de Heredia

Berria: politika - al., 2018-12-17 18:03
Azaroaren 22an egon ziren azkenengoz elkarrekin Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa eta Estefania Beltran de Heredia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroan egon zen Grande-Marlaska, Gasteizen; besteak beste, ministroak esan zuen espetxe eskumenaren transferentzia, "gaur egun" ez dagoela "agendan". Gaurkoa izan da, ordea, bien arteko ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Gora egin du EAJ eta Sorturen arteko tentsioak

I.Esnaola, 2017-05-09

<p>Ernaik GBBren egoitzan egindako margotzeak alderdi jeltzalea eta ezker abertzalearen arteko harremanak are gehiago mikaztu dituzte. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa &quot;gaitzesteko&quot; eskatu diote Sorturi eta Arkaitz Rodriguezen esanetan egoera &quot;neurriz kanpoko dimentsioa&quot; hartzen ari da. Horrekin batera, Gipuzkoako Fiskaltzak, SUP sindikatu polizialak eskatuta, ikerketa abiatu du &quot;Euskalduna naiz eta zu?&quot; saioaren inguruan. Hauek eta beste hainbat, Be&ntilde;at Zarrabeitiaren eskutik.</p>
 

 

GUREAN GAUR albistegia 2017/05/08

B.Gartzia, 2017-05-09

Frantziako hauteskunde presidentzialak, Gure esku dagok antolaturiko ariketa demokratikoa, Bilgune feministaren topaketak eta Kataluniako legebiltzarreko kideen deklarazioa izan dira albiste, besteak beste, gurean gaur.

 
Politika

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

B.Gartzia, 2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

 
Zientzia

Zientzia Azoka 2017, Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa

I.Esnaola, 2017-05-03

Larunbatean Bilbon ospatuko den Zientzia Azoka 2017 aurkezpenean ospatu da. Udaletxeko Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Amaia Esquisabel Alegria eta Elhuyarreko Leire Cancio Orueta. Eguerdiko 12tan hasiko da bai gazteentzako bai familiarentzako eskainitako azoka

 
Politika

GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

B.Gartzia, 2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

 
Politika

GERNIKA | Julio Onaindiaren testigantza bonbardaketaren 80. urteurrenean

B.Gartzia, 2017-04-28

Hamabi urte zituen Julio Onaindiak Gernika bonbardatu zutenean. Astra Kulturarako Fabrikan elkarrizketatu dugu bere lekukotza jasoz.