Skip to main content

Sasoi onean

SASOI ONEAN: “Beti Lagun” proiektua, adineko emakumezkoen ahalduntzea eta musikoterapia

2019-03-14
Saio honetan Caritaseko Pili Castrorekin batuko gara “Beti Lagun” proiektua zer den jakiteko eta ondoren, jada ezagutzen dituzuen Bizitzen fundaziora eta Illary zentrora joango gara adineko emakumezkoen ahalduntzeaz eta musikoterapiaz mintzatzeko.
SASOI ONEAN: zahartze aktiboa, tailerrak eta Osasuna

2019-03-07
Saio honetan zahartze aktiboaz, tailer ezberdinez eta osasunaz hitz egingo dugu. Horretarako, Ispasterreko eta Lea-artibaiko jubilatuen elkarteak bisitatuko ditugu. Ondoren, “Bizitzen fundaziora joango gara adinekoentzako eskaintzen dituzten tailerren Berri jakiteko eta azkenik, Illary zentrora hurbilduko gara fisioterapiaren onurak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.
SASOI ONEAN: Adinekoen iruditeri soziala

2019-02-27
Euskalduna Jauregian egindako "Adinekoen iruditeri soziala" izeneko jardunaldia aurkezten da. Bertan, adinekoek komunikabideetan izaten duten irudiaz hitz egiten da eta Ane Muruamendiaraz, Elixabete Garmendia eta Sergio Murillok beraien iritzia ematen dute gai horren inguruan.
Sasoi Onean: Bizipoz, Pausoka eta kosmetika ekologikoa

2018-07-13

Atal berri honetan, Etxebarriko Bizipoz gunea ezagutu dugu, adineko pertsonen autonomia garatzeko sortutako proiektu aitzindaria. Horrekin batera, Pausoka ekinbidearen ingurukoak partekatu ditugu Gurutze Gorriarekin batera.

 
bannerra

bannerra