Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Mungiako alkateak dimititu du Espainiako bandera ez jartzeko

2015-02-13

Izaskun Uriagerekak, Mungiako alkate jeltzaleak, bere dimisioa aurkeztu du. Udaletxeko balkoian Espainiako bandera ez jartzeko utzi du bere kargua. Auzitegi Konstituzionalak udalaren helegitea baztertu duenean eman du horren berri. "Mungin Gure Ikurrek" plataformako kideekin izan gara gertatu denaren inguruan hitz egiteko.

bideoaren irudia
Eraldatzailea da euskal jendartea?

2015-02-12

Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoen inguruko hausnarketa egin dugu. Hain zuzen ere, herri zein gizarte mugimenduek izan duten ibilbidea aztertu dugu. Horri guztiari buruz hitz egiteko hainbat ertz bildu ditugu gurera; hainbat ikuspuntu. Hala nola, Rafa Ajangiz EHUko politika irakaslea, Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea eta Jasone Mendizabal Topagunea elkarteko kidea.

bideoaren irudia
Musikaren gose, idatzien goseti, irudien gose ikara

2015-02-12

Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte "Gosariak" lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute 5 zentzumenak elikatu ditzakeen obra osatzeko. Modu honetan definitzen dute egileek Gosariak proiektua Korrika Kulturalak martxan jarri duen proiektua hain zuzen ere.

bideoaren irudia
Baleren Bakaikoa: "Ekonomiak jasandako gaixotasunari botika kaxkarra aplikatu dio Europak"

2015-02-12

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan Baleren Bakaikoa EHUko irakaslearekin izan gara. Otsailean murgiduta gauden honetan, urte honetarako aurreikuspen ekonomikoen inguruan galdetu diogu. Krisitik ateratzen ari garelako mezuak jasotzen ditugu etengabe, baina zuzenak al dira baieztapen horiek?

 

bideoaren irudia
Ertzak | Herri mugimenduen ekarpena

2015-02-12

Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoen inguruko hausnarketa egin dugu. Hain zuzen ere, herri zein gizarte mugimenduek izan duten ibilbidea aztertu dugu. Horri guztiari buruz hitz egiteko hainbat ertz bildu ditugu gurera; hainbat ikuspuntu. Hala nola, Rafa Ajangiz EHUko politika irakaslea, Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea eta Jasone Mendizabal Topagunea elkarteko kidea.

bideoaren irudia
Skapa | Sei egunetako kolore, dantza eta zaratarako prest?

2015-02-12

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte "Gosariak" lanean. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Inauteriek kolorea ekarriko dute Euskal Herrira. Tradizio handiko jaia dugu hau hainbat herritan oso modu berezian ospatzen dana. Hauen errepasaoa egingo dugu. Baina mozorroak gustuko ez dituztenek ere topatuko dituzte hamaika plan gurean.