Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Ubik liburutegiko bitartekariak greban

2018-12-11
Ubik Liburutegiko langileak beraien lan baldintzak hobetzeko negoziaziotan dabiltza. Hobekuntzarik ikusi ezean grebak aurrera jarraituko duela adierazi dute gaur tabakalera kanpoan egindako agerraldian. ELA sindikatuaren babespean , langileak, greba deialdi berriak azaldu dituzte abenduaren 14an egun osokoa eta abenduaren 22an greba mugagabea.
bideoa prestatzen
Bizitza duinaren alde mobilizatuko dira nafar pentsiodunak abenduaren 15ean

2018-12-11

Nafarroako Gobernuan aurrekontuen inguruko eztabaida abian dela, pentsiodunen elkarteek beren aldarrikapenak kalera atera nahi dituzte brriz ere, eta larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Iruñean, 17:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta.

Zerga politika justua ezar dadila eskatuko dute, dagoen lekutik dirua ateratzeko eta iruzurra saihesteko aukera emango duena, eta herritarren beharrak lehenetsiko dituena.

bideoa prestatzen
LAB sindikatuak Egin klik ErlijiOFF ekimena aurkeztu du

2018-12-10
LAB sindikatuak Egin klik ErlijiOFF egitasmoa aurkeztu du Iruten dinamikaren baitan. Ekimenaren helburua erlijio ikasgaia Euskal Herriko ikastetxeetatik ateratzea da. Azken urtean egindako ildo ideologikoen berrikuspenaren ondorioa da. Berrikuntza bezala, gune erlijiosoetako agintariekin eztabaida mahaiak zabalduko ditu.
bideoa prestatzen
José Palazón eta Juan José Aguirrek jaso dute Renne Cassin 2018 saria

2018-12-10
Jaurlaritzak Jose Palazón aktibistari eta Juan José Aguirre misiolariari eman die Renne Cassin 2018 saria, Giza Eskubideen defentsan eta ahulenen alde egindako lanagatik. Palazón Prodein elkarteko sortzailea da Melillan eta Aguirre Bangassou hiriko elizbarrutiko apezpikua da 1980tik, Afrika Erdiko Errepublikan.
bideoa prestatzen
‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’, Giza Eskubideen sentsibilizazioa sustatzeko Nafarroako Gobernuaren egitaraua

2018-12-10
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta astebeteko egitaraua antolatu du ‘Eskubide guztiak pertsona guztientzat’ lelopean. Giza Eskubideen ingurukan sentsibilizatzeko eta munduarekiko begirada irekitzeko helburua dauka, horrela, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak.
bideoa prestatzen
Sanferminetako bortxaketaren epaiari helegitea jarriko diote berriz Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak

2018-12-05
9 urteko espetxe zigorra berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak sanferminetako talde bortxaketaren egileei eta epaiari helegitea jarriko diotela jakitera eman dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak. Bost epaileetatik bik boto partikularra eman izanak helegiteari indarra emanen diola adierazi du Joseba Asironek.