Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin

2018-11-22
Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin. Euskaraldia bezalako ekimenak oraindik ere beharrezkoak izatea deitoratu du Iruñeko alkateak. Era berean, sinbolikoki daukan garrantzia nabarmendu du, euskara Iruñeko berezko hizkuntza dela agertzeko garrantzitsua delarik.
bideoa prestatzen
Joseba Asiron: “Indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitu behar dugu”

2018-11-23
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin bat egin du Iruñeko Udalak. Horrela, indarkeria matxista ezabatzeko konpromisoa berretsi du Udalak. Aurtengo kanpainak gogora ekarri nahi ditu erail dituzten emakumeak eta nabarmendu dute kopuruak soilik ez direla, horien atzean abizenak daudela.
bideoa prestatzen
Epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek eurekin bildu nahi ez izatea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari

2018-11-22

Irailaren 19tik greban daude EAEko epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileak eta Donostiako epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute asteazken honetan. Hain justu, mugimendu feministaren Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako deialdiaren zita baliatuta.

Gipuzkoan, ELAk, LABek, UGTk eta ESK-k bat egin dute greba deialdiarekin. Garbialdi enpresak kudeatzen du komisaldegietako eta epaitegietako garbiketa zerbitzua. Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako zerbitzuak dira, beraz. Ba langileek salatu dutenez, erantzule den Jaurlaritzak ez du eurekin bildu nahi izan, baina Arartekoarekin hitzartu dute bilkura ostiralerako.

Soldata arrakalarena da, hain justu, greban dauden langileek gogorren salatzen dutena. Lan baldintzen negoziazioarekin hasi orduko, maskulinizatutako kale garbiketaren eta feminizatutako epaitegi eta komisaldegien garbiketaren arteko arrakala deuseztea nahi dute. Hiru sektoreen kasuan, administrazio publikoak azpikontratatutako enpresek egiten dute lan garbiketa zerbitzuan, baina desoreka handia dago batetik bestera. Prekarietate egoera horrek emakumeak kaltetzen dituela ere nabarmendu dute. Sektoreko gehiengoa izateaz gain, askok lanaldi partzialak dituztelako.

Sindikatuek negoziazioan proposatutako gainontzeko neurriei, dagokienez, berriz, Garbialdik ez du bere jarrera argitu. Sindikatuen ustez, negoziazioa iraunaraztea da enpresaren asmoa, komisarietako garbiketa zerbitzua esleitzeko pleguak argitaratzear daudelako eta soldata igoerarik lortuko ez balute, urteetarako izoztuta geratuko litzatekeelako. Hargatik, Garbialdi enpresari eta Eusko Jaurlaritzari exijitu diete har ditzatela neurriak diskriminazio egoera hori gainditzeko. Genero berdintasuna diskurtso hutsaletan geratu ordez, ekintza konkretu eta errealetan gauza dezatela.

bideoa prestatzen
Azaroaren 25era begira, adineko emakumeen babesgabetasun egoera salatuko du ONEKA plataformak

2018-11-22
ONEKA emakume pentsiodunen Euskal Herriko plataformak bere lehen asanblada ospatu du Bilbon. Ostean, azaroaren 25ari begira, adineko emakumeen egoera larria salatu dute, bereziki arriskuan dagoen kolektiboa direla adierazita. Izan ere, besteak beste, indarkeriaren aurka babesgabetasun egoeran daudela eta soldata-arrakalak pentsioetan duen eragina azpimarratu dute.
bideoa prestatzen
Neurri zehatzak hartzeko eta sistema osoki eraldatzeko eskatu du mugimendu feministak

2018-11-21
Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkariek adierazi dute "nazkatuta" daudela indarkeria matxistarekin. Horri aurre egiteko baliabide gehiago jartzeko eta minutuko isilune gutxiago egiteko eskatu diete erakunde publikoei. Sistema judiziala ere patriarkala dela salatu dute, eta babestu ordez, emakumeak epaitu egiten dituela. Hargatik, instituzioetatik eta botere legegile zein judizialetik zeharkakotasunez lan egitea ezinbestekoa dela nabarmendu dute.
bideoa prestatzen
Mastodon.eus, euskaldunak munduarekin harremanetan jarri nahi duen sare sozial askea

2018-11-21
Mastodon sare sozialaren barnean mastodon.eus instantzia aurkeztu dute hainbat erakundek. Mikroblogintza sare bat da, Twiterren antzekoa, erabiltzeko erari dagokionez. Hala ere, ezberdintasuna garrantzitsuak ditu, helburu komertzialik gabeko tresna da, publizitaterik gabea eta menpekotasuna sortzeko teknikarik gabea, esaterako.