Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Defentsan sendo arituta, hutsean berdindu zuten Alavesek eta Athleticek Mendizorrotzan

2018-12-18
Distirarik gabeko lehia burutu zuten Alavesek eta Athleticek. Erasoan eskas ibili ziren bi taldeak eta emaitza ez zen mugitu norgehiagoka osoan. Atzeko lerroek gailendu zitzaizkien erasoei eta partidu gogorra izan zen arabarrentzat zein bizkaitarrentzat.
bideoa prestatzen
Klubaren egungo kudeaketa eredutik, ikuspegi enpresarialera igarotzea defendatu du Elizegik

2018-12-14
Aitor Elizegik Athletic-eko presidente izateko hautagaietako batek, bere plantxak alor ekonomikoan dituen ardatz nagusiak azaldu ditu hedabideekin partekatu gosarian. Fernando San José eta Jon Ander de la Fuentes hautagaitzako kideekin lagunduta, Elizegik klub kudeatzeko egungo eredutik, kluba enpresa eredutik kudeatzerako bidea defendatu du. Ekinbide horretan, egun indarrean dauden Kirolaren Lege autonomikoa zein estatala aldatzeko ahaleginean diharduko dutela azpimarratu dute hautagaitzatik. Horrekin batera, onartu egin dute Alberto Uribe-Etxebarriak irabaziz gero, haren taldeak 300 milioi eurotako ondasuna eskura izango lukeela eta aldiz bere hautagaitzak ezin izango lukeela. Horren aurrean, kirol legearen zein klubaren estatutuen berriztapena defendatu ditu Santutxuko sukaldariak, etorkizunean egoera errepikatu ez dadin.
bideoa prestatzen
Euskadiko Futbol Federazioak UEFA eta FIFAn sartzeko eskaera ofiziala egingo du

2018-12-13
Euskadiko Futbol Federazioaren asanbladak UEFA eta FIFAko kide izateko eskaera ofiziala onartu zuen. Erabaki historikoa da eta aro berri bati ateak irekitzen dizkiona. Gibraltarren kasua oinarri, bide juridikoak garrantzia handia izango du. Erabakiak 43 klub eta Athletic, Alaves, Eibar eta Realeko jokalarien babesa jaso zuen. Hortaz gain, litekeena da, udaberrian, gizonezkoen zein emakumezkoen futbol selekzioek etxetik kanpoko partidak jokatzea.
bideoa prestatzen
Javier Aldazabal: "Egindakoa balorean jarri eta klubaren erronka berriei heldu nahi diegu"

2018-12-13
Athletic-en hauteskundeetarako kanpaina abian da. Hamaika Telebistak Alberto Uribe-Etxebarria eta haren hautagaitzako kide Javi Aldazabal elkarrizketatu ditu. Bien, klubak aurrera begira dituen erronkak aztertu ditugu: Alor ekonomikoa, Lezama, kirol zuzendari berriaren profila, emakumezkoen taldea, animazioa edo Llorente zein Ibairen balizko itzulerak. Aldazabali egindako elkarrizketa osoa, bertan ikusgai.
bideoa prestatzen
Athletic-ek dituen erronka berriei heltzeko prest azaldu dira Uribe-Echevarria eta Aldazabal

2018-12-12
Athletic-en hauteskundeetarako kanpaina abian da. Hamaika Telebistak Alberto Uribe-Etxebarria eta haren hautagaitzako kide Javi Aldazabal elkarrizketatu ditu. Bien, klubak aurrera begira dituen erronkak aztertu ditugu: Alor ekonomikoa, Lezama, kirol zuzendari berriaren profila, emakumezkoen taldea, animazioa edo Llorente zein Ibairen balizko itzulerak. Aldazabali egindako elkarrizketa osoa, bihar ikusgai, baita hamaika.eus-en ere.
bideoa prestatzen
Agonikoa bezain gozoa, merezitakoa bezain beharrezkoa

2018-12-11
Athletic-ek garaipen agonikoa lortu zuen Gironaren aurka, Adurizek “Panenka” erara azken minutuan sartutako penalti bati esker. Zuri-gorriek partida aparta egin zuten arren, Gorka Iraizozen geldiketek euren aukerak ezerezean utzi zituzten. Azkenean, lehoiek hiru puntuak eskuratu zituzten eta Gaizka Garitano pozik azaldu zen jokalari zein zaleen erantzunarekin.