Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Athletic-Huesca, puntu bakarra eta Vallecasera joan gabe

2018-08-28

Athleticek ezin izan zuen Huescaren kontra irabazi. Berdinketa 2-2 amaitu zen, Huescako Ezekiel Avilak 87an sartutako gola dela eta. Horrez gain, Madrilgo erkidegoak eta Rayoko zuzendaritzak hurrengo larunbatean jolastekoa zen Rayo eta Athleticen arteko partida atzeratzea erabaki dute, zelaian abian dauder birmoldaketak direla eta.

bideoaren irudia
Finalaren atarian faborito argirik gabe

2018-07-09

Frantziak eta Belgikak alde batetik eta Kroaziak eta Ingalaterrak bestetik. Horiek dira finalean sartzeko lehian arituko direnak bihar eta etzi Errusiako mundialean eta argi dagoen bakarra faborito nagusirik ez dagoela da. Talde bakoiztak bere hautagaitza aurkeztu du eta eta kalidadea ez da faltako bi norgehiagoketan.

bideoaren irudia
Berdintasuna nagusi munduko kopako final laurdenetan

2018-07-05

Frantzia, Uruguay, Brasil, Belgika, Errusia, Kroazia, Suedia eta Ingalaterra. Horiek dira lehian geratzen diren 8 taldeak eta ostiraletik aurrera final erdietan egoteko txartela lortzeko arituko direnak. Partidu guztiak oso parekoak izango direla dirudi, izan ere, talde batek ere ez du frogatu, momentuz, besteen gainetik dagoela.

bideoaren irudia
#11Mundiala Neymarren txiribueltek zeresana eman dute

2018-07-04

Final zortzirenak atzean utzi ditugu eta zortzi talde baino ez dira geratzen kopa eskuratzeko lehian. Hala ere, arreta asko bereganatzen duen jokalari bat du Beñat Zarrabeitiak hizpide gaurko pilulan. Neymar Jr. brasildarraren jarrerak kritika gogorrak jaso ditu egunotan.

bideoaren irudia
#11Mundiala Espainiako selekzioa txapelketatik at

2018-07-02

Errusiaren kontra penaltietan galdu ostean, Espainiako taldeak ziklo bat bukatutzat ematen du. Dirdirarik gabeko jokoa erakusteaz gain, jokalaririk onenek ez dute maila eman. Horrekin batera, esparru mediatikoan, analisitik urrun eta forofismotik gertu azaldu dira, Jose Antonio Camacho eredurik argiena izanik.

bideoaren irudia
St. Paulin eta mundialean, arrazakeriari lekurik ez

2018-06-27

Jimmy Durmaz, siriar jatorriko jokalari suediarrak irain arrazista gogorrak jaso zituen Alemaniaren norgehiagokaren ostean sare sozialetan. Horren aurrean, futbolariak berak eta bere taldekideak adierazpen bat egin zuten kazetarien aurrean 'Fuck Racism' mezu argiarekin itxita.