Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Griezmann eta epailearen zigorra

2015-10-19

Real Sociedad 0 - Atletico Madril 2. Txuri urdinek gaizki jokatu eta epailearen neurriz kanpoko zigorra jaso zuten. Gure analisia egin dugu berdegunean Aritz Olagoi eta Imanol Arrutirekin.

bideoaren irudia
Puntuz puntu aurrera doa Eibar

2015-10-19

Eibar 1 - Sevilla 1. Armaginek beste puntu bat lortu zuten Ipuruan, arerio gogor bati aurre eginda. Neurketa eta taldearen egoera aztertu dugu Imanol Arruti eta Aritz Olagoirekin.

bideoaren irudia
Riazorren bi puntu utzi zituen Athleticek

2015-10-19

Deportivo 2 - Athletic 2. Zuri gorriek bi goleko aldea lortu arren, galiziarrek markagailua berdindu zuten azken minutuetan. Neurketaren analisia egin dugu, Europari begira jartzearekin batera. Asier Laraudogotia (Derio taldeko entrenatzailea) eta Asier Ormazabalekin (futbolaria) egin dugu analisia.

bideoaren irudia
Realeko neskek irabazi, Oiartzunek galdu

2015-10-05

Gipuzkoako emakumezkoen futbolari ere tartea eskaini diogu. Superligan, ondo baino hobeto dabil Reala, Santa Teresa mendean hartu ondoren. Oiartzun ere ez dabil gaizki, nahiz eta Espanyolen etxean galdu. Taldeen emaitzak eta egoera aztertu ditugu berdegunean.

bideoaren irudia
Eibarrek sendo segitzen du etxetik urrun

2015-10-05

Las Palmas 0 - Eibar 2. Armaginek urrezko beste hiru puntu lortu zituzten etxetik kanpo. Sendo hasi dute denboraldia. Neurketaren azterketa egin dugu berdegunean Xabier Isasa (Mundo Deportivo), Mikel Ibargoien (Info7) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Realak hanka sartu zuen Malagan

2015-10-05

Malaga 3 - Real Sociedad 1. Txuri urdinek akatsen zama jasan zuten Rosaleda futbol zelaian. Porrota mingarria izan zen erakutsitako jokoa emaitzak islatzen duena baino hobea izan zelako. Analisia egin dugu gure berdegunean Xabier Isasa (Mundo Deportivo), Mikel Ibargoien (Info7) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.