Skip to main content

Saioak

Gonzalo Santoma Txapela Buruan saioan!

2020-11-04
Gonzalo Santoma duela 15 urte etorri zen Bartzelonatik Garraldara. Bazekien euskara hitz egiten zela, eta etorri zenean hizkuntza ikastea erabaki zuen: "Errespetu kontua da", dio. Gaur, 21:30ean, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
21:30ean Nafarroa Gaur Hamaika Telebistan!

2020-11-03
Esako Urtegia eta Nafarroako uren kudeaketa izango dugu hizpide Belen Ausejo Urbizi plataformako kidearekin, eta Iruñeko auzoetako prebentzio taldeen lana bertan behera uzteko erabakiaz arituko gara Xabier Leoz Siñarzubi fundazioko kidearekin.
Porrontxo Jaiak: zuzeneko berezia

2020-09-18
Euskal Herriko auzo eta herrietan bezalaxe aurten, Egian Porrontxo Jaiak ospatuko ez badituzte ere, egiatarrek telebista saio herrikoi berezia bihar Hamaikaren laguntzaz. Porrontxo Jaiak ospatzeko baldintzarik ez badugu ere, Egiako koadrilek zerbait berezia egin nahi dugu Egiako auzotarren izaerari eutsiz, ilusioz, irudimenez eta nola ez, umorez! Gauzak honela, Jai Batzordeak hala eskatuta, telebista saio berezia egin du Hamaika Telebistak. Azken hamarkadatako irudi onenak, barregarrienak eta hunkigarrienak bildu ditugu egiatarron eta nahi duenaren gozamenerako. Sorpresarik ere ez da falta izan... Ohituraz, Egiako koadrilek auzoan barrena igotzeari ekin aurretik festei hasiera ematen dieten unean, hain zuzen ere.
Txente Rekondo (Analista): "Serbian osasun larrialdiari krisi soziala gehitu zaio"

2020-07-16
Aken egunetan Serbian protestak areagotu egin dira. Aleksandar Vucic presidenteak gehiengo osoa eskuratu zuen ekaineko hauteskundeetan, baina herritarrak kexu dira. Txente rekondok egoeraren analisia egin du Hamaika Telebistarako.
José Ramón Becerra: "Trantsizio ekologikoa azkartu eta gure ongizate sistema berritu behar ditugu"

2020-06-29
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatuko ditugu. Aurrenekoa, Equo Berdeak-eko lehendakarigai José Ramón Becerra izan da, trantsizio ekologikoaren bidean zerga politikan aldaketak planteatzeaz gain, berreraikuntzarako gobernua proposatu du.
#Bazterrekoak Diogenes: Lotura materialik gabeko bizitza zoriontasunaren giltza

2020-06-12
Diogenesen izena aipatzen denean, psikologia modernoak eraikitako gaitza datorkigu burura, etxeko bakardadean zaborra pilatzen duen soziopatak. Izendapenak, Sinopeko Diogenesen du bere jatorria, K.a. 400 urteko Grezian bizi izan zen filosofoan hain zuzen. Lotura materialik gabeko bizitza zoriontasunaren giltza zela pentsatzen zuen. Psikologoek, 70. hamarkadan izena hartu zuten, Diogenesen bizitza muturrera eramanez. Seguruenik, zinismo osoz, ezer ere ez ulertu zutela esango lieke Diogenesek psikologoei, barre serioa ahoan zuen bitartean.
 
bannerra

bannerra